Materialak energia sektorerako
Energia termikoaren biltegiratzea (Thermal Energy Storage – TES) gero eta interes handiagoa hartzen ari da industria- eta energia-sektoreetan, energia-kudeaketan irtenbide iraunkorrak eta eraginkorrak eskaintzeko potentziala duelako.
Biltegiratze termikoko medio tradizionalek (gatz urtuek, esaterako) erronka esanguratsuak dituzte ingurumen-iraunkortasunari dagokionez, erauzte eta prozesatze bideengatik. Arazo horri aurre egiteko, ahalegin handia ari da egiten alternatiba iraunkorragoak garatzeko. Bide horretan, material solido berriak ikertu eta garatu dira, biltegiratze termikoko bitarteko eraginkor eta ekologiko gisa balio dezaketenak, ezaugarri termofisiko eta mekaniko egokiak dituztenak eta, gainera, iraunkortasun- eta erantzun-bermeak eskaintzen dituztenak berariazko erabilera-baldintzetan.
Horien artean, azpiproduktu industrialek (altzairugintzako arku elektrikoko labeko zepa beltzak, esaterako) eta beste material batzuek, hala nola harri naturalek, zeramikek edo material sintetiko batzuek, potentzial handia dute energia berriztagarriaren eta eraginkortasun energetikoaren arloan aukera berriak irekitzeko. Hala ere, haien iraunkortasun-propietateak ziurtatu behar dira kasu bakoitzerako berariazko aplikazio-baldintzetarako: eragiketa-tenperaturen tartea, materialek jasaten dituzten indar mekanikoak, ziklo mekanikoak eta termikoak, eta abar.
AZTERLANek industriari eta energia-sektoreari laguntzen die, ohantze granularretan oinarritutako biltegiratze termikoko bitarteko berriak garatzen, material alternatiboen portaera termomekanikoa garatuz eta baliozkoduz.
Eguzki-energia kontzentratuko plantak eta beste iturri berriztagarri batzuk biltegiratze termikoko sistemak integratzen ari dira, aldizkakotasunaren erronka gainditzeko. Teknologia horri esker, puntako orduetan sortutako soberakin energetikoa atzitu eta kontserbatu daiteke, eta, horrela, sorkuntza elektriko egonkor eta jarraitua errazten da, baita eguzki-ekoizpen edo produkzio eoliko txikiko aldietan ere.
AZTERLANek ekipo berritzaile bat garatu du biltegiratze termikoko baldintzetan dauden material eta azpiproduktu granularren portaera eta iraunkortasuna ebaluatzeko:
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.