• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Material aurreratu eraginkorragoak eta iraunkorragoak garraio eta energia sektoreetarako

ATLANTIS proiektuaren partzuergoak material eta fabrikazio-prozesu berrien garapenean lan egingo du jasangarritasun-kontzeptuak barneratuta, bai diseinuaren eta fabrikazioaren faseetan, bai bizitza baliagarriaren amaieran prozesatzean. AZTERLAN Metalurgia Zentroak zeregin garrantzitsua izango du material berrien garapen eta karakterizazio aurreratuan.

Emisioak murriztera bideratuta, mugikortasun iraunkorra eta energia berriztagarriaren erabileran oinarritutako elektrifikazioa sustatuz, ATLANTIS proiektua material aurreratu iraunkorragoak, eraginkorragoak eta berreskuragarriagoak garatzeko helburuarekin sortu da. Xede honekin, proiektuaren partzuergoa material berrien garapenean lanean ari da dagoeneko, ikuspegi berritzaile batekin, propietate mekaniko, elektriko, termiko eta magnetiko aurreratuak eta neurrikoak bilatzera bideratuta eta materialen azken erabilerara egokitutako eredu berrietan pentsatuz.

Besteak beste, Minerva, Cempa, Actimat edo Newhea proiektuei lekukoa hartuz, ATLANTISek erronka tekniko berriei heltzen die. Erronka horiek, batez ere, propietate elektromagnetiko aurreratuak dituzten materialen garapenean eta propietate elektriko-estruktural hobetuak dituzten materialen garapenean oinarritzen dira. Zehazki, ikerketa-ekipoen helburua honako hauek garatzea da: magnetismo biguneko altzairu elektriko berriak, eroankortasun elektriko handiko aluminio-aleazio berriak, propietate mekanikoak hobetzeko aluminio-aleazio mikroaleatuak, lur arrarorik gabeko magnetismo gogorreko aleazio berriak, zeramika erregogorrak eta entropia handiko aleazioak (High Entropy Alloys, HEA), metalezko beirak (Bulk Metallic Glasses, BGM) eta substratuan erabiltzeko HEAetan oinarritutako cermet-ak, baldintza zorrotzetan aplikatzeko estaldura aurreratuen eskutik.

AZTERLANen ekarpen nagusia ATLANTIS proiektuan

ATLANTIS proiektuaren baitan AZTERLANek material berrien diseinuaren, garapenaren eta karakterizazioaren faseetan parte hartuko du. Mikel Rouco AZTERLANeko Material eta Prozesu Berezien ikertzaileak azaldu duenez, “modelizagailu termodinamikoetan eta mikorestrukturaletan oinarritutako analisi teorikoan oinarrituta, magnetismoaren eta eroankortasun elektrikoaren esparruan espero diren propietateak aztertuko ditugu, eta materialen formulazio egokienak egingo ditugu. Era berean, fabrikazio-prozesua eta analisi esperimentalerako saiakuntzak edo etapak definituko ditugu”. Horrez gain, propietate termiko-estruktural berritzaileak dituzten materialen garapenean, AZTERLANek rol garrantzitsua izango du baita “HEA, BGM eta WC zermeten karakterizazioaren” eremuan. Alor horretan, “karakterizazio-metodologia definituko dugu Small Puch Test bidez material berri horien konformabilitate plastikoa ezagutzeko”.

ATLANTIS proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du Elkartek Programaren bidez (KK-2024/00061). Proiektu garrantzitsu honen partzuergoa BRTAko kide diren zentro teknologikoek osatzen dute: CEIT (proiektuaren liderra), AZTERLAN, LORTEK, TECNALIA eta TEKNIKER, baita EIPC, MGEP eta UPV/EHUk ere.

ATLANTISen jarduerak eta emaitzek, halaber, Basque Digital Innovation Hub-eko Material Aurreratuen Nodoaren jarduera indartuko dute.

 

Reunión de lanzamiento del proyecto ATLANTIS, participado por CEIT (líder del proyecto), AZTERLAN, EIPC, LORTEK, MGEP, TECNALIA y TEKNIKER y UPV/EHU.

ATLANTIS proiektua abiarazteko bilera, honako hauek parte hartuta: CEIT, AZTERLAN, EIPC, LORTEK, MGEP, TECNALIA, TEKNIKER eta UPV/EHU.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Jarri kontaktuan Enriquerekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.