• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IMAGINEk hibridatutako fabrikazio-teknologiak eta horiekin egindako frogatzaileak aurkezten ditu

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa buru duen IMAGINE proiektuko taldeak galdaketa, hidrosolidifikazio, forja, estanpazio, fabrikazio gehigarri eta soldadurako prozesu hibridoak garatu ditu, geometria konplexuko eta ezaugarri espezifikoetako osagaiak kostu lehiakorragoetan garatzeko. Proiektua amaituta, hibridatutako teknologiak eta horiekin fabrikatutako frogatzaileak aurkeztu dira, industriako ordezkariei irekitako topaketa batean.

2021az geroztik, IMAGINE proiektuaren partzuergoak hainbat fabrikazio-teknologia hibridatzen lan egin du, geometria konplexuak eta ezaugarri aurreratuak dituzten prozesu malguagoak eta osagaiak garatzeko. Proiektua amaituta, partzuergoak hibridatutako teknologien emaitzak aurkeztu ditu. Aurkezpen ekitaldia CFAAn (Zamudio) egin da apirilaren 20an eta hainbat industria sektoretako profesionalak bildu dira.

Proiektuan parte hartu duten eragileak pozik agertu dira “lortutako emaitzekin, proiektuan zehar izan dugun lankidetza-ereduarekin eta proiektuan zehar lortutako ikaskuntzarekin”. Gainera, Ana Isabel Fernández Calvo doktoreak, AZTERLANeko ikerlaria eta proiektuaren arduradun teknikoa, azaldu duen bezala, “bete egin dugu proiektu honi ekin genionean lortu nahi genuen erronka nagusia: hibridatutako teknologien arteko lotura puntu kritikoa ez izatea. Dagozkion saiakuntzak egin ondoren, egiaztatu ahal izan dugu hibridatutako bi teknologiek propietate metalurgiko berberak dituztela eta bi teknologien arteko lotura-puntuek ez dutela puntu ahulik”.

IMAGINE emaitzen aurkezpena

IMAGINE emaitzen aurkezpen saioa

IMAGINEren baitan garatutako azterketa-kasuak eta frogatzaileak

1) HIDROSOLIDIFIKAZIO HIBRIDAZIOA + FORJA azterketaren kasua: Aluminio hidrosolidifikatuaren aurreforma 6082, ondoren tenperatura altuan forjatua

2) LASER SOLDADURAREN HIBRIDAZIOA + ESTANPAZIOA azterlanaren kasua: Altzairuak eta aluminiozko aleazioak, laser bidez soldatuak, T letran edo gainjartzean + hotzean estanpatzea, indargarriak mantenduz

3) GALDAKETAREN HIBRIDAZIOA + FABRIKAZIO GEHIGARRIA azterlanaren kasua: Aluminio-aleazioak propietate hobetuak eta/edo funtzionalitate berriak dituzten eremuak lortzeko, eta moldeen betetzea sinplifikatzeko

4) FORJAREN HIBRIDAZIOA + FABRIKAZIO GEHIGARRIA azterlanaren kasua: Superaleazioak: IN718 forjatuaren oinarria + gehigarria ezaugarriak gehitzeko eta funtzionaltasuna hobetzeko

IMAGINE proiektuaren partzuergoa 4 zentro teknologikok, 2 unibertsitatek eta I+Gko 2 enpresa-unitatek osatzen dute, zeintzuek espezializazio-arlo osagarriak eta erreferenteak dituzten Euskadiko fabrikazio aurreratuaren eremuan: AZTERLAN (proiektuaren liderra), CEIT, LORTEK eta TEKNIKER BRTAko kideak, EIPC RESEARCH CENTER eta Fundación CIE I+D+i enpresa I+B unitateak, UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Saila eta MGEPeko Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuen Ikerketa Taldea. Proiektuak, halaber, Kontrasterako Industria Batzorde baten laguntza du. Batzorde hori Euskadiko erreferentziazko enpresek osatzen dute, eta enpresa horietako batean edo batzuetan fabrikatzeko esperientzia eta gaitasuna dute.

Bi urteko iraupena izan duen IMAGINE, Manufacturing for Intelligent Industry (Industria adimendunerako fabrikazio-teknologia hibridoak) proiektua Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak finantzatzen du, Elkartek Programaren bidez (Erreferentzia: KK-2021/00120). Partzuergoko kide guztien apustu estrategikoa izan da, eta “oso lerrokatuta gaude IMAGINEren emaitzek eskain diezaguketen garapen teknologikoaren eta aplikazioaren potentzial garrantzitsuarekin”.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.