Zinegetika-jardueretan ohiko berunezko kartutxoak erabiltzeak, jarduera ematen den tokietan ingurumen inpaktuak sortzeaz gain, hegazti asko pozoitu eta hiltzen ditu, kutsadura iturri garrantzitsu bat suposatzen duelarik. Tiro bakoitzarekin jaurtitzen diren perdigoiak eta balak sakabanatu geratzen dira lurrean eta hainbat animalia eta hegaztik jatekoaz nahasten dituzte, “plunbismo” edo “saturnismo” bezala ezagutzen diren gaitzak sortzen dizkietelarik. Berunaren edo/eta zenbait gatzen absortzioaren bitartez, beraien organismoetan ematen den pozoitze kroniko bat.
Frogatutako kutsadura honetan oinarrituta, azken urteetan europako agintariek eta ondorioz espainiakoek, era guztietako produktu eta osagarrietatik beruna kentzearen helburu mailakatu eta tinkoa ezarri dute, ehizarako erabiltzen den munizioa ere hauen artean aurkitzen delarik.
Egoera konplexu honen aurrean, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak RETOS COLABORACIÓN 2014 programaren bitartez “Green Shot” proiektua finantziatzea eta martxan jartzea onartu du, helburu nagusi bezala gaur egungo berunezko munizioari alternatiba bat garatzea duena. Metal kutsakorrik ez duen munizio bat, klasikotzat jotzen den munizioaren ezaugarri mekaniko eta balistikoak bermatzen dituena eta era berean, gaur egungo armekin erabili ahal izango dena.
Munizio ekologiko hau garatzeko helburu nagusiarekin, IK4-Azterlan zentru teknologikoko ikerlari talde batek, zinegetika sektoreko beste bi enpresatako teknikari eta espezielistekin batera, hiru urtetan zehar egingo dute lan proiektu honetan.