OCEANIC proiektua Ocean-Eranet Europar programan kokatzen da eta nazioarteko enpresa-partzuergo garrantzitsu baten parte hartzearekin kontatzen du, IK4 AZTERLAN zentru teknologikoen kolaborazioarekin.
Ahalegin ikertzaile bat, errendimenduan eta WEC-en (Wave Energy Converters) zerbitzu bizitzan hiru faktore konbergenteei erantzuna emoteko bideratuta: korrosioa, fouling-a eta kostalderako hurbiltasuna.
Korrosio eta fouling fenomenoak konbinatu egiten dira, itsas uretan murgildutako edota itsas ingurunearekin harremanetan dagoen edozein instalazioren gainazalaren hondatze azeleratua eraginez. Horregatik, sub-sea instalazioen iraunkortasunean zuzenean eragiten duten arazo serioak dira.
Fouling-aren aurkako konponbide tradizionalen efikazia, toxikotasun altuko elementuen erabileran datza, kuprea bezala. Korrosioaren aurkako konponbideak berriz “connect to protect” printzipioaren erabileraren inguruan artikulatzen dira, babes katodikoko mekanismoetan oinarrituta.
Hala ere, bi estrategia hauek ez dira aplikagarriak hurrengo faktoreetako batzuek bat egiten dutenean:
– Erresistentzia altuko altzairuak material oinarri bezala. Inprimatutako korronteen aplikazioak fragilizazio fenomenoak eragiten ditu, onargarritzat jotzen ez direnak.
– Mugimenduan dauden osagaiak. Arraste fenomenoek ioi-garraioa era adierazgarrian txikiagotzen dute, korrosioaren aurkako babesa mugatuz.
– Kostaldeko urak. Bai ingurumen-erantzukizunagatik, bai indarrean dauden erregulazioengatik, kostaldetik hurbil, kuprearen erabilera ezabatu behar da.
Erronka honi erantzuteko, zeinetarako gaur egun ingurumenarekiko arduraduna den eta ekonomikoki lehiakorra den konponbide bat existitzen ez den, OCEANIC partzuergoak korrosioaren aurkako eta antifouling estaldurak osagai berean konbinatzen dituen ebazpena garatzea planteatzen du.