• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Durangoko lehiakortasun poloaren lan-topaketa IK4-AZTERLANen

Durangaldeko Eskualdeko enpresetako, hezkuntza alorreko eta bestelako entitateetako 32 ordezkari bildu dira sektore gakoekin eta industriara gehituko diren pertsonen gaitze estrategiekin lotutako esperientziak elkarrekin partetzeko.

 

Egungoa bezalako testuinguru globalizatu eta lehiakorrean, Durangaldeko enpresek erronka handiei egin behar diete aurre lehiakorrak izaten jarraitzeko. Sektore industrialeko profesionalen gaitzea eta hobekuntza konpetitiboa dira, eskualdeko industriak teknologia berriak integratzearekin batera, erronka garrantzitsu horietariko bi.

Alor hauen inguruan gogoeta egiteko, maiatzaren 9an “Giltz-sektoreak eta gaitze estrategiak durangaldean” jardunaldia izan zen IK4-AZTERLANen egoitzan, Durangaldeko lehiakortasun Poloak antolatuta. Bertan, empresa, hezkuntza eta instituzioen alorreko hainbat agenten hartu zuten parte euren zalantzak eta etorkizuneko ikuspegia partekatzeko.

Eskualdean erreferente diren erakundeetako ordezkarien parte hartzeek osatu zuten jardunaldiaren bizkarrezurra: Durangaldeko Mankomunitatea; Estampaciones Durango S.A.; Hetel; Jesús Oñate y Hnos. S.A. eta SPRI.

Aitor López, Durangoko Merindadeko Mankomunitateko presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari azpimarratuta erakundeen beharrei soluzioak emateko elkarrekin gogoeta egiteak eta indarrak batzeak duen garrantzia. Honela, adierazi zuen etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta transferentzia teknologikoa gako direla eskualde lehiakorra eraikitzeko.

Ondoren, Estampaciones Durango S.A.ko zuzendari Angel María Gáratek eskualdeko empresa txiki eta ertainek egunero jasan beharreko zailtasunak jarri zituen mahai gainean. Hauen artean enpresen tamaina eta 4.0 industriako teknologiak azpimarratu zituen maila globalean lehiakor izateko. Lerro berean, lanbide heziketa sistemak etorkizuneko profesionalak industriarako kritikoak diren alor hauetan gaitzeko beharra ere aipatu zuen.

Alejandro Olagüek, Jesús Oñate y Hnos. S.A.ko zuzendari orokorra eta ACICAEko lehendakariordea (EAEko Automozio Clusterra), automozioaren industriak maila globalean, estatu mailan eta autonomi erkidego mailan duen inpaktua helarazi zuen (Euskadin BPGren %24 da). Olagüe jaunak Euskal Autonomi Erkidegoaren gaitasunak azpimarratu zituen nazioarte mailan maila teknologiko lehiakorra mantentzeko. Nabarmendu zuen baita instituzioen eta hezkuntza sistemaren paper garrantzitsua eta hauen gaitasuna industriaren beharrei erantzuteko eta honi bermea eskaintzeko.

Hezkuntza sistemaren ordezkari bezala, Julen Elgetak, HETEL elkartearen presidente (zeinak Euskadiko Lanbide Heziketako 20 zentrotik gora biltzen dituen), pertsonen gaitzerako eredu eta esperientzia berriak ezagutzera eman zituen. Tartean, Lanbide Heziketa Duala azpimarratu zuen, non ikasleek ikasketak eta formakuntza praktikoa uztartzen dituzten ikasketa-kontratu baten bitartez. Horrekin batera, “Espezializazio Programa” berria aurkeztu zuen, erreferentziazkoak diren hainbat enpresatatik bultzatuta, beka baten bitartez eta enpresan egonaldia eginda, ikasleen konpetentziak garatzea helburu duena erronka desberdinei aurre eginez.

Jardunaldia Josu Ocariz SPRIren Berrikuntza Departamenduko arduradunaren parte hartzearekin bukatu zen. Ocarizek SPRIren eskutik empresa txiki eta ertainentzako eskura dauden programak eta laguntzak aurkeztu zituen.

Ezkerreko argazkia: Josu Ocariz, (SPRI), Julen Elgeta (HETEL), Angel María Gárate (Estampaciones Durango S.A.) eta Aitor López (Durangaldeko Merindadeko Mankomunitatea). Eskuineko aragzkia: Alejandro Olagüe (Jesús Oñate y Hnos. S.A.ko zuzendaria eta ACICAEren lehendakariordea) bere parte hartzean.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Jarri kontaktuan Enriquerekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.