• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Nazioarteko Galdaketa Forum Teknikoak 200dik gora pertsona bildu ditu

IK4-AZTERLAN ikerketa metalurgikorako zentroak eta TABIRA Fundizio Institutuak antolatuta, 9. aldiz egin da nazioarteko ekitaldi hau ekinaren 7an eta 8an. Bertan elkartu dira 100 enpresatik gorako hainbat profesional galdaketaren alorrean izandako aurrerakuntzak eta esperientziak elkarrekin partekatzeko.

 

Begirada industriak aurre egin beharreko erronkengan jarrita, eta zehatzago 4.0 teknologiak galdaketa prozesuetan integratzearen inguruan, IX. Nazioarteko Galdaketa Forum Teknikoak lan programa esanguratsua bildu du sektorean erreferente diren hainbat enpresaren eskutik: SEAT S.A., FUCHOSA S.L., GRUPO INFUN, LINGOTES ESPECIALES DE VALLADOLID S.A., PIEZAS Y RODAJES S.A., SAKANA S. COOP., FOSECO, ELKEM AS, ASK-CHEMICALS GmbH, SISTEPLANT, HÜTTENES ALBERTUS ILARDUYA, TU BERGAKADEMIE FREIBERG, SAKTHI Portugal, EXONE GmbH, ILT PLASMA TECHNOLOGIES S.L. eta SAINT-GOBAIN. Beraiekin batera parte hartu dute junto con investigadores del IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroko ikerlariek eta  WORLD FOUNDRY ORGANIZATION erakundeko ordezkariek.

Ikusi ekitaldiko bideo guztiak IK4-AZTERLANen Youtube kanalean

Ekialdiaren irekiera ofiziala Imanol Pradales jaunak, Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Diputatua, egin zuen. Irekiera hitzaldian Fof Proiektuan (IK4-AZTERLANek koordinatua) lortutako emaitzak azpimarratu zituen.

Diputatuaren parte hartzearen ondoren Fora ongietorri ofiziala Marta Ratón andereak egin zuen, Fuchosa Slko zuzendari orokorra eta TABIRA institutuko zuzendaria. Raton andereak teknologia berriak fundizio eta lan-prozesuetan integratzeko beharra azpimarratu zuen eta nabarmendu zuen sektoreari lehiakortasun maila altuak ekar dakizkokeela.

Ildo berean Andrew Turner jaunak, WFOko idazkari orokorra, baieztatu zuen teknologia berriek sektorearik ekarpen esanguratsuak egin dakizkiokeela efizientzia gehiago, kalitate hobea eta produktibitate hazkundea lortzeko. Turner jaunak galdaketa sektorearen mundu mailako analisi interesgarria ere egin zuen.

Eduki teknikoei dagokienean, Jose Maria Borda, Sisteplanteko zuzendari orokorra, etorkizuneko lantegiari buruzko hainbat gako partekatu zituen bere hitzetan “teknologikoa, inteligentea eta gizatiarra” izango dena. Borda jaunak azpimarratu zuen beharrezkoa dela estrategia marraztea eta baliabideak bideratzea prozesuen digitalizazioan sakontzeko.

IK4-AZTERLAN metalurgi ikerketarako zentroko ikerlari Argoitz Zabalak, SAKTHI Portugaleko produkzio arduraduna den Fernando Vilelarekin batera, OLYMPO proiektuaren emaitzak elkarbanatu zituen. Honela argi utzi zuten bi erakundeen garapen maila fundizioan kudeketa inteligentekorako teknologien integrazioari dagokionean.

Bere aldetik, Gotthard Wolf doktoreak, Freiberg hiriko BERGAKADEMIE Unibertsitateko irakaslea, industry 4,0 alorrean Alemaniako hainbat enpresa esanguratsurekin batera martxan jarritako esperientzia arrakastatsuak aurkeztu zituen.

Lerro berean, Said Omar jaunak, EXONE Italiako zuzendari orokorra, 3D inpresioak galdaketa sektoreari eskaintzen dizkion aukerak aurkeztu zituen. Aurkeztutakoen artean aurkitzen dira garapen esanguratsuak eta moldeen alorrean egin beharreko bidea ere izan ziren.

Torbjorn Skaland jaunak, Elkem AS Norbegiako fundizio alorreko zuzendari teknikoa, sektore eolikorako galdaketa esferoidaleko tamaina handiko piezen fabrikazioarekin lotutako interes handiko alderdi metalurgikoetan zentratu zuen bere aurkezpena.

Bigarren lanegunari hasiera Luis Manuel Cañizaresek, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte zuzendaritzako Programen arduradunam eta Ainara Basurkok, BEAZen zuzendaria, eman zioten. Horrekin batera 2018ko irailean Krakovian (Polonia) egingo den Munduko Galdaketa Kongresuaren aurkezpen ofiziala ere egin zen.

Francisco Requena jaunak, SEATeko Produkziorako Berrikuntza eta Digitalizazio arduraduna, 4.0 teknologien ezarpenarekin batera kultura korporatiboa garatzearen beharra azpimarratu zuen. Bere hitzetan kooperazioa eta parte-hartzea gako balioak dira horrelako prozesu bati erakune mailan eranzuteko.

Fundizio teknologiekin zehatzago lotutako alderdi teknikoei dagokienean, bigarren jardunaldi honek hainbat nazioaretko hizlari esanguratsu izan zituen. Honela, Pierre-Henri Vacelet jaunak, Cold Box eta No-Bake Binders zuzendaria ASK Chemicals-en, ingurumenarengan eta osasunarengan inpaktua hobetzen duten kutxa-hotzeko prozesuko zenbait mateliale berri aurkeztu zituen.

Ronny Simon jaunak, Foseco-ko Ez-buni teknologien zuzendaria, aluminioaren degasifikazio rotatiboko operazioen alorreko software inteligentearekin lotutako azken garapenak elkarbanatu zituen bertaratutakoekin. Software honek prozesu egoera zehatzetan tratamendurako parametroak aurrekusten eta optimizatzen ditu.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.