• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IK4-AZTERLANek 60 enpresa eta erakundetik gora bildu ditu galdaketa areen kudeaketa jasangarriaren inguruko esperientziak partekatzeko, LIFE-ECOSANDFILL Proiektuak bultzatuta

“Galdaketa areen ekonomia zirkularra bultzatzeko iniziatiba berritzaileak” jardunaldia teknikoa azaroaren 9an egin zen IK4-AZTERLAN Ikerkuntza Metalurgikorako Zentroan. Bertan bildu dira burnizko zein ez-burnizko galdaketa sektoreko hainbat teknikari eta profesional, baita sektore osagarrikoak, eraikuntza sektorekoak, hondakinen kudeaketaren alorrekoak zein ingurumenarekin lotutako erakunde publikoetako eta elkarteetakoak ere.

 

Galdaketa areen kudeaketa jasangarria sektorea arduratzen duen gaia da, izan ere, 2020 urterako hondakin honen %75 balioztatu beharko du. Honen erakusgarri da igaro den azaroaren 9an IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorak Zentroak bildutako profesional eta teknikari kopurua (70etik gora) “Galdaketa areen ekonomia zirkularra bultzatzeko iniziatiba berritzaileak” lan jardunaldiaren inguruan.

Jardunaldiak,  LIFE ECO-SANDFILL Proiektuko parte hartzaileek antolatua, galdaketa areen kudeaketa jasangarriaren inguruko aurrerapenak eta esperientziak partekatzea zuen helburu hainbat iniziatiba eta esperientziaren bitartez. Era berean, bilkurak EAEko Hondakin Ez Arriskutsuen Kudeaketa Planak jasotako erronka berriak fundizio sektoreko ordezkarien artean ezagutzera emateko aukera ezinhobea eskaini zuen.

Galdaketa sektorea, “proaktiboa eta prestua” hondakinen kudeaketa jasangarria burutzeko

Jardunaldia testuinguruan jartzeko helbururekin, IHOBE S.A. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren ordezkari Ana Rebate teknikariak egin zuen lehe aurkezpena. Bertan EAEko hondakin ez arriskutsuen eta galdaketako areen eta finen egungo kudeaketaren inguruan aritu zen,  zeinak EAEko hondakinen 5. korrontea suposatzen duten lurralde honetan. Era berean, IHOBEk Europar Batasunak 2030 urterako proposatutako kudeaketa erronkak aurkeztu zituen, baita 2020rako EAEko planak batutakoak ere (hondakinen %75 berreskuratzea). Rebatek adierazi zuen “galdaketa sektore proactiboa eta prestua dela norabide honetan aurrera egiteko” eta nabarmendu zuen garrantzitsua dela uste sendoekin ekitea, hondakin honi edota bere berreskuratzeko prozesuari balioa emanda.

EAEko eta Nafarroako Galdatzaileen Elkarteko (AFV) idazkari orokor Marcial Alzagak bere aldetik, tokiko mailan problematikari eta areon kudeaketa jasangarri aurre egiteko erronka naugusiak nabarmendu zituen. Horrez gain, Europako beste herrialde batzuetan burutzen ari diren zebnait tratamendu bide ezagutzera eman zituen.

Lucía Unamunzaga, IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroko ingurmen alorreko ikerlaria, ekitaldiko aurkezpenetariko bat eskaintzen

Galdaketa areak, baliodun hondakina

Ildo berean, ekitaldiaren prorgamak hondakin areok erabiltzeko egun esplorazio fasean dauden bide nagusiak ezagutzeko aukera eskaini zuen, besteak beste honako prozesu eta produktuotan: hormigoizko material prefabrikatuak, morteroak, betegarriak eta terraplenak, zementoak, zeramikazko materialak, konpost sustratuak. Esperientzia hauek ezagutzera emateko ekitaldian izan ziren Prefabricados Alberdi, Acciona Construcción, Fundiciones del Estanda eta Bolaleku S.A.T. enpresak beren esperientziak partekatzen.

Azkenik, IK4-AZTERLANeko Ingurumen Saileko ikerlariek (gure zentro teknologikoa lan lerro honekin lotutako hainbat ikerketa proiektu gidatzen ari da) hondakin honen balioztapenerako mugetatik eta aukeretatik ondorioztatuko ondorio nagusiak elkarbanatu zituzten bertaratutakoekin, beti ere, areen ezaugarrien eta aplikazio bakoitzaren eskakizun tekniko eta ingurumenezkoen arabera.

Los estudios presentados sobre la aptitud de uso de las arenas de fundición en aplicaciones externas resultan en muchos casos prometedores, lo que sirve de estímulo para las empresas de fundición, centros de investigación y otras de sectores potencialmente usuarios del residuo a continuar en la dirección de la valorización del residuo.

Jardunaldian aurkeztutako dokumentazioa eskuragarri dago LIFE ECO-SANDFILL proiektuaren webgunean.

 LIFE ECO-SANDFILL proiektuari buruz

LIFE ECO-SANFILL proiektuak, LIFE programak diruz lagundua (Europar Batasunaren tresna finantzieroa Ingurumenerako eta Klima Ekintzarako), galdaketako  hondakin areen bideragarritasun teknikoa, ingurumenezkoa eta ekonomikoa  frogatu nahi ditu, horretarako areak egokituta tratamendu mekaniko berritzaileen bitartez (esaterako, agregakinak eraikuntzarako, zehazki terraplenetan, erresistentzia kontrolatu baxuko material fluidoetan eta   motrailu fluido punpagarrietan).

Horrez gain, proiektuak hondakin areak galdaketan bertan berrerabiltzeko aukera aztertuko du moldeak eta ardatzak sortzeko, are berria erabili ordez.

Proiektuaren parte hartzaile dira: IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa, ACCIONA CONSTRUCCIÓN S.A, FUNDICIONES DEL ESTANDA S.A., ONDARLAN S.L. eta GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoa.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Jarri kontaktuan Enriquerekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.