• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

VI Berozko Estanpazioko Nazioarteko Forum Teknikoak 120 teknikari eta espezialista bildu eraldaketa teknologia honekin lotutako azken garapenak partekatzeko.

IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak, Tabira Galdaketa Institutuak eta Durangaldea Lehiakortasun Foroak antolatuta, seigarren edizio honek 70 enpresa eta erakundetako kideak bildu ditu teknologia honekin lotutako berrikuntza eta erronka nagusiak eztabaidatzeko. Teknologia honekin eraikitzen dira eskakizun altua duten aplikazioak, tartean automozio zein hegazkingintza sektoreetako osagarri estrukturalak.

 

Industria metal mekanikoko 120 profesional bildu dira azaroaren 29an AICn egin den VI Berozko Estanpazioko Nazioarteko Forum Teknikoan. Ekitaldi honen helburua izan da teknologia honen inguruko berrikuntzak eta joerak partekatzea. Beste behin ere, ekitaldiak harrera positiboa izan du industriaren aldetik eta berozko estanpazioarekin lotutako balio kate osoa biltzeko aukera eskaini du.

Garikoitz Artola IK4-AZTERLANeko Konformatu Teknologien ikerkuntza lerroko arduradunaren hitzetan “nahiz eta teknologia nahiko modernoa den, berozko estanpazioak nahikoa heldutasun dauka, baita etorkizuneko perspektiba zabalak ere, behinik behin, ibilgailuen eta aplikazio industrialetarako bestelako osagarrien pisua gutxitzeko beharraren hazkundea dela eta”.

Interes handiko lan-programa eta lehen mailako enpresa eta erakundeen parte hartzeak indartu egiten dute “berozko estanpazioak osagarri eta ibilgailu arinagoak eta seguruagoak garatzeko daukan potentziala”.

Honela, ekitaldiak industria anitzen interesa sortu du, OEMak, ekipamendu industrialen sortzaileak, erreminta sortzaileak, tratamentugileak, matrize erakitzaileak eta materialen hornitzaileak. “Noski, GESTAMP bezalako enpresa estanpatzaile handi baten begirada bateratzailea ere izan dugu, baita berozko estanpazio bitartez sortutako produktuak kontsumitzen dituzten industriak ere”.

Durangaldea Lehiakortasun Poloaren ordezkari Antón Gorriñok azpimarratu du aluminio aleazio zehatzen berozko estanpaziora bideratu den hurbilkera, eta adierazi du “benetako iraultza eta aukera dela balkoi honetara hurbildu nahi diren automobilgintzarako eta hegazkingintzarako aplikazioak garatzen dituzten enpresentzako”.

Ekitaldiaren gaitasun bateratzailea eta transformazio metalikoko teknologia honen inguruko ikuspuntu desberdinak biltzekoa izan dira arrakastaren gakoetako batzuk.

Forumak ahalbidetu du baita enpresa munduaren eta agente zientifiko-teknologikoen arteko kolaborazio aukerak eta sinergiak ikuskatzea. Artolaren hitzetan “nahiz eta berrikuntza faktore esanguratsua duen teknologia izan itxitura handia eta berrikuntzak ezagutzera emateko interes txikia izan dira industrian”. Edonola ere, “esan genezake, egun, nahikoa ezagutza dagoela zabalduta bai industrian bai ikerkuntza munduan eta puntu honetatik aurrera errazagoa da garapen eta produktu berriak lortzea gure industria bereizten laguntzeko”.

IK4-AZTERLANeko ikerlari Garikoitz Artola bere aurkezpena egiten.

Bi urteroko ekitaldia

Berozko Estanpazioko Nazioarteko Forum Teknikoa bi urtean behin egiten den ekitaldia da IK4-AZTERLAN zentro teknologikoak eta Tabira Galdaketa Institutuak antolatuta.

Lan esparru teknikoa da estanpazioko espezialistei, tresneria sortzaileei, ekipamendu sortzaileei eta lehengai hornitzaileei zuzendua; baita ibilgailu garatzaileei eta diseinu enpresei, edota ingeniaritzei eta teknologia honen erabiltzaile diren industriei, zentro teknologikoetako edota unibertsitateetako profesionalei; beti ere, lehen mailako esperientziak partekatzeko espazioa izanda.

6. edizio honek ESTAMPACIONES DURANGO enpresaren babesa izan du eta honako erakunde hauen parte hartzearekin osatu da programa: GESTAMP, BATZ S. COOP., FAGOR ARRASATE S. COOP., KIND & CO. Edelstahlwerk GmbH & Co. KG, GHI HORNOS INDUSTRIALES, ARCELORMITTAL EUROPE, OERLIKON BALZERS, ANÁLISIS Y SIMULACIÓN, ESI GROUP eta IK4-AZTERLAN metalurgian eta metalaren transformazio teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa.

VII edizioa 2020 urterako aurreikusita dago

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Jarri kontaktuan Enriquerekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.