• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IK4-AZTERLANek entropia altuko aleazio berria sortu du korrosioaren eta higaduraren aurreko ezaugarri hobetuekin

Material metaliko berri hau, bereziki sortua fabrikazio gehigarrirako, patentatu egin du IK4-AZTERLANek. Hobekuntza esanguratsuak ekarriko ditu energia, Oil&Gas, hegazkingintza eta automobilgintza bezalako sektoreentzako.

 

IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak entropia altuko aleazio berria garatu du zeinak, zuzenean laser cladding edo LMD teknologia bidez aplikatuta, osagarri metalikoen azaleko gogortasuna egokitzea ahalbidetzen duen, berauen korrosioaren eta higaduraren aurreko erresistentzia hobetuta.

Fernando Santos IK4-AZTERLANeko Bestelako Material eta Prozesuen arduradunaren hitzetan, “entropia altuko aleazioek potentzial handia daukate, bestelako ohiko aleazioetan erraz aurkitzen ez diren ezaugarrik biltzen baitituzte. Antzerako ezaugarriak dituzten beste aleazio batzuk garestiak izaten dira”.

Ohiko aleazioek oinarriko metal bat edo bi izaten dituzte, bestelako metalen edo elementuen kopuru txikiekin nahastuta. Entropia altuko aleazioak ordea, antzeko kopuruetan nahastuta dauden hainbat metalez osatzen dira. Honi esker, propietate hobetuak eskaintzen dituzte, beroaren aurreko, korrosioaren aurreko eta higaduraren aurreko erresistentzia gehiago eskainita.

Aleazio metaliko berri honek altzairu azkarren higaduraren aurreko erresistentzia hobetzen du. Korrosioaren aurreko erresistentzia altua eskaintzen du baita, altzairu herdoilezin austenitikoen parekoa. Honela, altzairu azkarrak, manganeso altzairuak edota galda zuria bezalako materialekin lehiatzen da, material hauek higadurari eta korrosioari dagokionean eskaintzen dituzten ezaugarriak hobetuta. Horrez gain, kobalto oinarria duten altzairuen eta nikel oinarridun superaleazioen “antzeko ezaugarriak eskaintzen dituzte baina kostu baxuagoan”.

Bere ezaugarriak direla eta, entropia altuko aleazioa, IK4-AZTERLANek dagoeneko patentatu duena, energia, Oil&Gas, hegazkingintza edota automobilgintza bezalako sektoreentzako abantaila esanguratsuak ekartzeko gai izango da.

Aleazio berri hau ACTIMAT (material berriak Fabrikazio Aurreratuko adimendun espezializazio estrategia bultzatzeko) Elkartek proiektuaren baitan garatu da. Gaur egun, CEIT-IK4 Zentro Teknologikoarekin batera hauts-metalurgia eta LMD teknologia bidezko gehikuntza garatzen ari da.

ACTIMAT proiektua, GAIKER-IK4 zentroak zuzendua, IK4-AZTERLAN, CEIT-IK4, Cidetec, IK4-Ikerlan, IK4-TEkniker, Tecnalia, EHUko hiru departamendu, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Autotech Engineering eta BC Materiales erakundeen parte hartzea dauka.

IK4-AZTERLANek garatutako entropia altuko aleazioa

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.