• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

2015ean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak ofizialki aldarrikatu zuenetik otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honen helburua da emakumeak zientzian duen rola aldarrikatzea eta nesken artean bokazio zientifikoak bultzatzea. AZTERLANen ikerlari den Edurne Aguado doktorearekin hitz egin dugu egun honen garrantziaren inguruan eta bere esperientzia pertsonalari buruz.

 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna nahiko berria da, zergatik uste duzu sortu dela beharra emakumearen rola aldarrikatzeko hain esparru zehatzean?

Oraindik ere hainbat esparru daude non emakumeen rolak gizonezkoenak baino ikusgarritasun gutxiago duen. Zientzia eta teknologia esparrua da horietako bat. Historikoki, ezagutza eremu hau eta horri lotutako ogibideak ukatu egin zaizkie emakumeei eta, horrez gain, gizarteko mugak gaindituta ere, batzuek lorkuntza esanguratsuak izan dituztenean, merezi zituzten aintzatespena eta ikusgarritasuna ukatu zaizkie.

Uste dut horrelako egun batek bi alderdi horiei erantzuten diela: ezagutza espezializatura hurbiltzeko aukerari zein esparru horietan emakueek egindako lana ikusgarri egiteari.

Egun honetan aipamen berezia egiten zaie neskei ere. Zer uste duzu honen inguruan?

Dudarik gabe, formazioa eta hezkuntza lehen pausoa dira helduaroan gizarteko zein lan-munduko rolak garatzeko. Bere aldetik, hezkuntza sistemak funtsezko tokia dauka inguru hauek bi generoei era berdinean ikusgarri eta irisgarri egiteko, baina, horrekin batera, gizarte eta familia hezkuntzak horretarako oinarriak eskeini behar dituzte.

Guztion esku dago emakumeak inguru zientifiko-teknologikoan egiten duen lana, genero rol baztertzaile edo mugatzailerik gabe, nesken zein mutilen begietan ikusgarri egitea eta, ondorioz, horrek bere islada izatea hezkuntza sisteman eta gizartean.

Zeintzuk uste duzu direla, egun, emakumeak zientziarekin lotutako ikasketa eta lanbideera bideratzeko muga nagusiak?

Duela urte batzuk arazoa emakumeek goi mailako ikasketara eta ikasketa teknikoetara sarbidea izatea bazen ere, azkenean, hori lortu denean, ikusi da joera argia egon dela emakumeen artean espezializazio soziosanitario eta bio-sanitarioetara jotzeko, batik bat. Agian, nahiz eta azken urteetan egoerak asko egin duen aurrera alor honetan ere, ingenieritzak bezalako karrera teknikoek ez dute hainbeste emakume erakarri ezta industriako produkzio zuzenarekin lotutako lanpostuek ere (mekanizazioa, galdaketa-lanak…). Uste dut oraindik zenbait lanbide “gizonezkoentzakoago” bezala ikusten direla… eta, baliteke, hori izatea galga nagusia.

Noski, enpresek ere errespontsabilitate handia daukate pertzepzio hau aldatzen laguntzeko.

Zure kasuan, nola deskribatuko zenuke zure esperientzia emakume zientzialari moduan eta inguru industrialarekin lotuta?

Nire aldetik, beti izan dut famlia-babes handia. Nire amak ez zuen ikasteko aukerarik izan eta beti bultzatu nau ikastera, nire zaletasunak jarraituz, formakuntza aurreratua jasotzera eta karrera profesional bat garatzera. Pertsonalki, ingenieritza kimikoa ikasi nuen, ziena emakume asko izan ohi dituen espezializazio bezala ere har daitekeen… baina doktoretza egin ostean, nire karrera profesionala nola bideratu nahi nuen erabaki behar izan nuenean, galdaketa teknologien alorrean murgildu eta espezializatu nintekeela ikusi nuen. Momentu hartan ez nuen inolako eragozpenik sentitu eta guztiz gai ikusi nuen nire burua. Egun, 9 urte daramatzat AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan era askotako proiektuetan parte hartzen eta galdaketa enpresekin, zein bestelako industria metal-mekanikoekin kolaboratzen.

Galdaketa enpresekin daukadan esperientzian ikusi dut emakume asko dagoela laborategi, ingeniaritza eta produktu garapen alorretan, besteak beste, eta, ordea, askoz gutxiago daudela produkzio zuzenarekin edota plantako beste lan mota batzuekin lotuta.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.