• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Eraikuntzarako material berriak berreskuratutako galdaketa-hareak erabiliz diseinatuta

ERAIMAT proiektuaren lantaldeakfundizioko hondakin industrialak berrerabilita 3 eraikuntza material pilotu sortu ditu eraikuntza lan zehatzetan aplikatu berri direnak. DRAXTON ATXONDO, FAGOR EDERLAN eta FUMBARRI galdaketa enpresek, BIKAIN mortero enpresak eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak osatzen dute ERAIMAT proiektua.

 

Fundizioko hareak eta finak, zepa, hauts eta lohi metalikoekin batera, kantitate handietan sortzen diren hondakinak dira; egun, gehien bat, zabortegira botata kudeatzen dira.

Testuinguru honetan, galdaketa-hareei erabilera berri bat emateko helburuarekin, ERAIMATen lantaldeak hondakin hauek mortero eta hormigoi materialetan erabili ahal izateko lanean dihardu. Lucía Unamunzaga, AZTERLANeko Iraunkortasun eta Ingurumen arduradunak azaltzen duen bezala, “orain arte proiektuaren baitan egin ditugun ahalegin nagusiak laborategi mailan hondakin honen dosiak diseinatzera bideratu dira. Orain, azken fase honetan, aurrez egindako diseinu lana praktikan jarri ahal izan dugu bideragarritasuna frogatzeko eta balioztatzeko”.

Honela, lantaldeak 3 eraikuntza material sortu ditu zeinak egun Euskadin martxan dauden 2 eraikuntza lanetan erabili diren.

Alde batetik, Zarautzeko tren geltoki berrian jatorri siderugikoko eta galda jatorriko masa hormigoiak erabili dira. Pilotu hau burutzeko hormigoizko 6 lauza sortu dira HM20 patroiko masa hormigoia eta jatorri desberdineko %15 galda-haredu bi HM20 hormigoi erabilita. Guztira 81 m2-ko gainazala hartzen dute. “Berrerabilitako hareekin egindako produktu hauek, laborategi mailan diseinatuta, 35 N/mm2 inguruko konpresio erresistentzia daukate, hormigoi mota honentzako zehaztutakoa baino altuagoa dena”.

Beste alde batetik, Iurretako kale baten zolatze-obran egin dira beste bi aplikazio. Kasu honetan, demostratzaileetako bat %15 galda-hare duen kareharrizko hormigoia izan da, 135 m2 gainazal batean erabili dena. “Laborategian ikusi dugu produktu honek 37 N/mm2-ko konpresio erresistentzia daukala”. Azkenik, obra berean, zoladura jartzeko BIKAIN enpresak egindako M5 motako mortero bat erabili da, % 20 galdaketa-harea duena. “Mortero horrek 15 N/mm2-ko konpresio-erresistentzia gainditu du laborategian, mortero mota horren balio bereizgarria baino hiru aldiz handiagoa”.

AZTERLANeko ikerlariaren hitzetan, “erakusle hauek balio handiko mugarri garrantzitsua suposatzen dute ERAIMATen baitan egin dugun ikerkuntza lanarentzako”.

Hala er, proiektua ez da aplikazioarekin bukatzen. “Denboraldi zehatz bat igarota kalitate frogak egingo dizkiegu eraikuntza lan hauetan erabili ditugun materialei. Azterlanaren emaitza lez, galdaketa-hondakin hauek mota honetako eraikuntza materialetan erabiltzeko zehaztapen eta baldintzen definizio bat ere burutuko dugu”. Zarauzko geltokiaren lanetan, Eusko Trenbideak-ek “gutxienez bi urtez utziko digu hormigoien jokaera eta kalitatea aztertzen”.

.

           Ezkerretik eskuinera sortu diren materialen aplikazioak: 1) Zarautz: altzairugintza + galdaketa-hare HM20 kontrol lauzak  2) Iurreta: Kareharri + galdaketa-hare HM20 hormigoia 3) Iurreta: galdaketa-haredun igeltserotzako M5 morteroa 

Hare eta hondakin industrialen berreskurapena, apustu estrategikoa Euskadirentzako

EAEko 2030 Hondakinen Planak metalaren industriari zuzenean eragiten dien helburu batzuk batzen ditu, hala nola, hondakin tasa osoa %30 gutxitzea, hondakin ez arriskutsuen %85 berrerabiltzean bigarren mailako materialetan eta, gutxienez, %15 jaistea zabortegira bidaltzen diren honakinen kopurua. “AZTERLANen sektoreko enpresen eskutik egiten dugun lana zuzenean bideratzen da helburu hauetara prebentzio, sailkapen eta berrerabilpen estrategien bitartez”.

Edonola ere, “berrerabilpenerako teknologia eta bide berriak garatzea bezain garrantzitsua da aplikazio bideak eta aplikazio hauek burutzeko prest dauden agenteak lortzea”. Kasu zehatz honetan, “ezin izango genukeen aurrera egin Euskal Trenbide Sarearen, Iurretako Udalaren eta Lasuen enpresaren (Iurretako obraren arduraduna) babesik gabe”.

ERAIMAT proiketua Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren baitan diruz lagundutakoa da.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.