• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Moldez moldeko kontrol-eredu prediktiboek burdin galdaketako errefusa tasa murrizten lagunduko dute

Zero akatseko fabrikaziora bideratuta, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak monitorizazio-sistema aurreratuak garatzen dihardu, “produkzioaren egoera uneoro eta denbora errealean ezagutzeko, prozesuaren emaitza aurreikusteko eta, akats-aurriskua aurreikusiz gero, ekintza zuzentzaileak txertatzeko.

 

Datuak kudeatzeko teknologia aurreratuen integrazioak eta prozesua kontrolatzeko prozedurak eta tresna aurreratuak garatzeak ateak irekitzen dizkiote kontrol-sistema indartsuen garapenari, fabrikazio-prozesuen kalitatea eta egonkortasun handiena ziurtatzeko. Prozesu-industriei hobetzeko aukera garrantzitsuak ematen dizkieten tresnak dira hauek, eta helburu praktiko eta neurgarriak lortzeko aukera eskaintzen diete, hala nola, ekoizpen defektiboak saihestea, errendimendua hobetzea edo aurrezpen esanguratsuak lortzea materialei, energiari edo ikuskapen-eragiketei eta piezei baliorik ematen ez dieten akabera-lanei dagokienez.

Beñat Bravo AZTERLANeko Burdin-galdaketa Teknologien ikerlariak azaltzen duen bezala, “aurrerapen teknologiko hauek galdaketa prozesuan txertatuta zero-akatseko fabrikaziora bideratu nahi dugu. Bertan, galdategiak moldez moldeko (edota barrunbez barrunbeko) fabrikazioaren kontrola egiteko gai izatea nahi dugu, fabrikazioaren emaitza positiboa ziurtatuta”.

Esparru honetan, AZTERLANk esperientzia luzea du eta helburu horretara bideratutako hainbat garapen propio ditu, hala nola Sentinel kontrol prediktiboko plataforma, Kasandra kontrakzio-akatsen agerpena iragartzeko softwarea edota Thermolan analisi termikoko sistema. “Tresna horiek guztiak fabrikazio-prozesuaren eta metalaren ezaugarrien datu errealez elikatzen dira. Aurretik kontrolatutako parametroen eta interakzio horien emaitzen arteko korrelazioak ezarri diren arkitektura digitalari esker, emaitza iragartzeko aukera eskaintzen digute. Datuen arkitektura horri Kontrol Eredu Prediktiboak (ingelesezko MPC siglekin ezagunak) deitzen diogu. Horiek garatzeko beharrezkoa da prozesuaren eta metalurgiaren ezagutza sakona eta datuen analisi aurreratua bateratzea”.

Fokua barne-errefusa tasaren murrizketan eta dimentsio-akatsekin lotutako bezeroen erreklamazioak saihesten jarrita, gaur egun, ikerketa-taldea datu-base bat garatzen ari da, produkzio-parametro guztien moldez moldeko trazabilitatea duena eta akats-arrisku handiena duten moldeak eta barrunbeak identifikatzeko gai den sistema adimendun bat elikatzea ahalbidetuko duena. “Saihestu nahi ditugun akatsen artean, galdaketan oso ohikoak diren akats batzuk daude: hondar-arrasteak, molde-bortxaketak, harezko eta beste jatorri batzuetako inklusioak, azaleko akabera txarrak, moldeak puztea, dimentsio-egonkortasunik eza edo pin-holeak. Akats mota horiek baztertutako pieza guztien %30 suposa dezakete, eta, beraz, horiek identifikatzeko eta horiek ez agertzeko produkzio-egoera optimoak sortzeko MPCen garapena balio erantsi handiko ekarpena da galdaketa-industriarentzat”.

Lantaldearen aurreikuspenen arabera, gaur egun garatzen ari diren Kontrol Eredu Prediktiboek, dagoeneko garatutakoekin eta aipatutako kontrol-tresnetan inplementatutakoekin batera, hondar berdezko moldeetan moldekatutako galdaketa osagarrien ekoizpenean ikusi ohi diren akats guztien %60-70 artean hartzea ahalbidetuko dute.

Hala ere, Bravok zehazten duenez, “fundizio bakoitzaren berezitasuna dela eta, garatutako MPCak kasu bakoitzean banakatu beharko dira. Hori dela eta, galdaketa-instalazio edo fabrikatu beharreko erreferentzia bakoitzean horiek inplementatzeak, kasu guztietan, datuak aztertzeko tarte bat eskatuko du, galdategi bakoitzerako bere prozesuari egokitutako erantzun adimenduna sortzeko”.

Garapen hau Bizkaiko Foru Aldundiak Hazitek programa estrategikoaren bidez finantzatutako MPC (6/12/TT/2022 espediente-zenbakia) transferentzia teknologikoko proiektuaren baitan kokatzen da, eta burdin galdaketako piezetan metalurgia-akatsak aurreikustearekin lotutako Bizkaiko hainbat enpresarentzako dagoeneko egindako eta transferitutako garapenen jarraipena da.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.