SOFTCLAD – Konformatze-erreminten fabrikazioa, LMD teknologiak eta kriogenia konbinatuta

Fabricación de herramientas de conformado mediante la combinación de tecnologías LMD y criogenia

FABRIKAZIO-Bitartekoak

Konformatze-erreminten fabrikazioa, LMD teknologiak eta kriogenia konbinatuta

Forjaketa, ijezketa, estanpazio, prentsaketa (pulbimetalurgia) edo ebaketa bidezko fabrikaziorako konformazio-erreminten garapena erreminta-altzairu izenekoetan egin ohi da, gogortasun handikoak eta higadurarekiko erresistentzia handikoak.

Kostuak merkatzeko eta tresnak fabrikatzeko prozesua bizkortzeko, eta, aldi berean, haien dimentsio-zehaztasuna eta iraunkortasuna ziurtatzeko, AZTERLANk SOFTCLAD teknologia garatu du (patente bidez babestua), honako hauek eskaintzen dituena:

SOFTCLAD teknologia: 3 pauso

FABRIKAZIO-TRESNEN GARAPEN AURRERATUA

1) Oinarrizko material bat hautatzea

Erremintaren gorputza altzairuz edo galdaketako beste material batzuez fabrikatuta egon daiteke, hasierako mekanizazio-lan erraza eta konformazio-lanerako behar besteko gogortasuna ziurtatzeko.

2) LMD bidezko estaldura aurreratuaren ekarpena

Altzairu hautsa botatzea, baldin eta altzairu horren konposizio kimikoa estalduran austenita atxikitzea errazteko diseinatu bada eta haren lodiera bete beharreko lanaren ezaugarri espezifikoen araberakoa bada.

3) Tratamendu kriogenikoa aplikatzea

Austenita martensita bihurtzen laguntzen du, estaldura gogortuz. Suberaketa-tratamenduak ez bezala, dimentsio-distortsio esanguratsuak eta gainazalaren oxidazioa saihesten ditu, baita jada gogortuta dagoen pieza baten gainean mekanizazio-lan berriak egiteko beharra ere.

Material eta prozesu eraginkorragoak garatu

Zure produkzio-bitartekoen zerbitzu-bizitza luzatzen lagun diezazukegu.

Team

Balioa sortzen dugu optimizazioaren bidez

“Konformazio-teknologiek askotariko ezaugarriak dituzten fabrikazio-bideak, materialak eta sektoreak biltzen dituzte. Hala ere, material berrien sarrerarekin, ekoizpen-kadentzia zorrotzekin eta fabrikatutako produktuek bete beharreko eskaerekin lotutako erronka komunei egin behar diete aurre.

Ezaugarri aurreratuak dituzten osagaiak garatzea, fabrikazio bitartekoen bizitza baliagarria hobetzea eta merkatu eta aplikazio industrial berriei ekitea dira osagai horiek diseinatzen, fabrikatzen eta aplikatzen dituzten enpresei balioa emateko esparruetako batzuk”

Garikoitz Artola, PhD

Garikoitz Artola, PhD
Konformazio teknologien zuzendaria

Aitor Loizaga. Materiales Férreos

Aitor Loizaga
Burdin-galdaketa teknologiak

Lucía Unamunzaga

Lucía Unamunzaga
Jasangarritasuna eta Ingurumena

Asier Bakedano, PhD

Asier Bakedano, PhD
Material Arinak

Dra. Enara Mardaras

Enara Mardaras, PhD
Korrosioa eta babesa

Dr. Javier Nieves

Javier Nieves, PhD
Fabrikazio Teknologia Adimendunak

Fernando Santos.

Fernando Santos
Material eta Prozesu bereziak

Atzera