FABRIKAZIO-Bitartekoak
Konformatze-erreminten fabrikazioa, LMD teknologiak eta kriogenia konbinatuta
- Patentatutako teknologia
- Material arruntak erreminta-material bilakatu
- Aurreztu materialetan eta prozesuan
Forjaketa, ijezketa, estanpazio, prentsaketa (pulbimetalurgia) edo ebaketa bidezko fabrikaziorako konformazio-erreminten garapena erreminta-altzairu izenekoetan egin ohi da, gogortasun handikoak eta higadurarekiko erresistentzia handikoak.
Kostuak merkatzeko eta tresnak fabrikatzeko prozesua bizkortzeko, eta, aldi berean, haien dimentsio-zehaztasuna eta iraunkortasuna ziurtatzeko, AZTERLANk SOFTCLAD teknologia garatu du (patente bidez babestua), honako hauek eskaintzen dituena:
Erremintaren gorputza altzairuz edo galdaketako beste material batzuez fabrikatuta egon daiteke, hasierako mekanizazio-lan erraza eta konformazio-lanerako behar besteko gogortasuna ziurtatzeko.
Altzairu hautsa botatzea, baldin eta altzairu horren konposizio kimikoa estalduran austenita atxikitzea errazteko diseinatu bada eta haren lodiera bete beharreko lanaren ezaugarri espezifikoen araberakoa bada.
Austenita martensita bihurtzen laguntzen du, estaldura gogortuz. Suberaketa-tratamenduak ez bezala, dimentsio-distortsio esanguratsuak eta gainazalaren oxidazioa saihesten ditu, baita jada gogortuta dagoen pieza baten gainean mekanizazio-lan berriak egiteko beharra ere.
“Konformazio-teknologiek askotariko ezaugarriak dituzten fabrikazio-bideak, materialak eta sektoreak biltzen dituzte. Hala ere, material berrien sarrerarekin, ekoizpen-kadentzia zorrotzekin eta fabrikatutako produktuek bete beharreko eskaerekin lotutako erronka komunei egin behar diete aurre.
Ezaugarri aurreratuak dituzten osagaiak garatzea, fabrikazio bitartekoen bizitza baliagarria hobetzea eta merkatu eta aplikazio industrial berriei ekitea dira osagai horiek diseinatzen, fabrikatzen eta aplikatzen dituzten enpresei balioa emateko esparruetako batzuk”
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.