arintzea eta segurtasuna hobetzea
ROLLOVER +
Neurri handiko ibilgailuentzako iraulketa-aurkako sistema arindua
- Patente bidez babestutako asmakizuna
Ibilgailuen pisua arintzea eta segurtasuna eta pertsonen ongizate fisikoa bermatzea dira ibilgailu handientzako (autobusak, eraikuntza-ibilgailuak, nekazaritza…) osagaien diseinuak eta fabrikazioak uztartu behar dituzten bi erronka garrantzitsu. Hori da Body-in-White eta gainegiturako elementuen kasua.
Iraultzagatiko istripuen kasuan, beste istripu mota batzuk baino ohikoagoak ez diren arren, ibilgailuaren barruan pertsonentzat arriskua handia da. Hori dela eta, ibilgailuaren egiturak lagundu egin behar du pertsonen arriskua minimizatzen horrelako gertakarien aurrean.
AZTERLANk eta Irizar S. Coop. enpresak garatutako Rollover+ (EP3842295A1 patentea) antibuelkoaren egiturak bi balio horiek konbinatzen ditu, ECE-R66 (UE) eta FMCSS 220 (AEB) arauak zorrotz betez.
Body-in-Whitea erresistentzia handiko altzairuzko profil tubularretan egindako iraulketa-segurtasuneko eraztun batek osatzen du, eta 1.000 MPa baino gehiagoko erresistentzia du trakzioarekiko.
Pandekada-ezegonkortasunen agerpena atzeratzen du, eta, gainera, ibilgailuaren sabairantz lekualdatzen dira, ibilgailuaren barruko biziraupen-espazioa bermatuz.
Diseinu berritzaileari esker, ECE R66 eta FMVSS 220 arauetan adierazitako makurdura-probetako deformazio-kurbetako indar-zehaztapenak bete daitezke, altzairuzko xafla meheagoekin eta beste material batzuk baino lodiera txikiagoko sekzioekin.
Horri esker, elementu arinagoa da, eta leku gutxiago hartzen du ibilgailuaren gainegituran.
Egitura-elementu hau AZTERLANen SLIMDOWN (diseinua + fabrikazioa) metodologiari jarraiki garatu da, eta bidaiarien ibilgailuei zein tamaina handiko beste ibilgailu batzuei aplika dakieke, hala nola nekazaritzarako edo eraikuntzarako lan-ibilgailuei, bai eta mota guztietako osagai metalikoen garapenari edo optimizazioari ere.
“Konformazio-teknologiek askotariko ezaugarriak dituzten fabrikazio-bideak, materialak eta sektoreak biltzen dituzte. Hala ere, material berrien sarrerarekin, ekoizpen-kadentzia zorrotzekin eta fabrikatutako produktuek bete beharreko eskaerekin lotutako erronka komunei egin behar diete aurre.
Ezaugarri aurreratuak dituzten osagaiak garatzea, fabrikazio bitartekoen bizitza baliagarria hobetzea eta merkatu eta aplikazio industrial berriei ekitea dira osagai horiek diseinatzen, fabrikatzen eta aplikatzen dituzten enpresei balioa emateko esparruetako batzuk”
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.