Galda-osagaien kalitatearen aurreikuspena produkzio lerroan bertan. Matalaren ezaugarrien aldakuntzen garrantzia


Ordenagailu indartsuen erabilerak Chorinoven arauetatik haratago doazen solidotze-prozesuaren simulazio-software konplexuak garatzea ekarri duen arren, solidotze-fenomenoen ulermen arazoak ez dira guztiz konpondu eta zenbait akats ausaz agertzen dira produkzioaren ondoren. Ondorioz banakako kontrol prozesu eskatzen dute kalitate-eskakizunak betetzen ez dituzten osagarriak detektatzeko. Aparteko kontrol horrek produktibitate falta, gainkostua eta abar sortzen ditu.

Solidotze softwar komertzialek ezin dituzte iragarri metalaren kalitatean ekoizpen prozesuan zehan gertzen diren aldaketak ekoizpenean zehar, eta horregatik agertzen dira ustekabeko mikro hurrupadurak galdatutako pieza batzuetan.

Arazo garrantzitsu hau konpontzeko, tresna berri bat garatu da eboluzio termikoa eta kalitate metalurgikoaren neurketa uztartzen dituena eta produkzio lerroan bertan osagarrien barne-kalitateri buruzko berehalako irudi bat eskaintzen duena.

Autoreak:

Ander Areitioaurtena, José Manuel Gutiérrez, Eloy Martínez, Gorka Zarrabeitia, Ramón Suárez.

Keyword-ak:

Simulazio softwara, analisi termikoa, metalaren kalitatea, LFA (last to freeze areas), urrupadurak, mikro-urrupadurak, solidifikazio matrioshka.

Lotutako edukiak:
Atzera