Burdin galdarentzako soluzioa
PDManager® denbora errealeko ekoizpena kontrolatzeko sistema da, datu-base zentralizatu batean galdatutako osagaiak fabrikatzeko prozesuan esku hartzen duten funtsezko parametroak digitalizatu, korrelatu, trazatu eta era ordenatuan biltegiratzeko.
Hainbat moduluk osatzen dute PDManager ®, eta produkzioaren alderdi hauek kontrolatzeko eta kudeatzeko aukera ematen du:
Parametro garrantzitsuak datu-base berean biltegiratzea, elkarren arteko korrelazioak ezarriz eta interpretazio adimenduna ahalbidetuz.
Fabrikazioaren benetako egoeraren monitorizazioa une bakoitzean, eta jakinarazpenak bidaltzea parametroren bat maila onargarrietatik aldentzen denean.
Prozesuaren ezagutza eta kontrola hobetzea, baita ekoizpenaren azken kalitatea ere, funtsezko datuen ustiapen adimendunari eskere.
Metala prestatzeko prozesua kontrolatzea eta kudeatzea, denbora errealean. Modulu honek aukera ematen du:
Moldekatze-harea prestatzeko prozesua kontrolatzea eta kudeatzea, denbora errealean. Modulu honek aukera ematen du:
Sortutako molde bakoitzaren moldekatze-prozesua, lerroan irautea eta desmoldekatzea kontrolatzea eta kudeatzea, denbora errealean.
Produkzioaren gainean aplikatutako kalitate-kontroleko prozesua denbora errealean kontrolatzea eta kudeatzea. Tarteko kontroletarako eta azken ikuskaritzako kontroletarako aplikazioak sartzen dira.
Kontrol-plana (zehaztapenak, jarduteko mugak eta baztertzeko mugak) eta erreakzio-plana (alertak bidaltzea, ekintza zuzentzaileak proposatzea edo kontrol-planean aurrez definitutako kontrol gehigarriak eskatzea) kudeatzeko modulua.
Instalazioan sortutako gorabehera, jakinarazpen edo barne-lanen eskaera guztien kudeaketa eta jarraipena egitea.
DB zentralizatuan gordetako informazio guztia eskuratzea eta kontsultatzea. Iragazkiak aplikatzea, grafikoak sortzea, informazioa esportatzea beste software-tresna batzuen bidez aztertzeko, etab.
Burdinazko galdategi guztiek beren fabrikazio-prozesuko datuak biltegiratzen badituzte (edozein formatutan) eta datu-biltegiratze integratu bat eta inteli kudeaketa bat sortzen badituzte.
Diagnostiko-prozesu erraz batek honako hauek zehaztea ahalbidetzen du:
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.