Pasaporte digitalak fabrikazio prozesuaren faseetan zehar kontrolatu eta biltegiratutako parametro guztiak jasotzen ditu.
Biltegiratutako datuen artean oinarrizko datu batzuk azpimarra daitezke, hala nola: fabrikazio data, galdaketaren identifikazioa, konposizio kimikoa, inokulazio prozesuak, analisi termikoaren emaitzak, eta abar. Halaber, espezifikoagoak diren beste batzuk ere izan daitezke, esaterako: piezak moldean duen kokapen zehatza, moldearen ezaugarriak, karbono aztarna edota fabrikazio prozesuan izandako gertaerak (geldialdiak, arazoak, iraupena…).