MATERIAL BERRIAK
Metal hautsena goraka doan merkatu-nitxoa da, bereziki, fabrikazio aditiboko prozesu berrien bitartez, zeintzuk sinterizatzea eta trinkotzea bezalako prozesu pulbimetalurgiko konbentzionalagoei gehitzen zaizkien.
Metalurgia-esperientzia zabalean oinarrituta, AZTERLANek material berriak garatzeko bere jarduera indartu du ad-hoc metalezko hautsen garapenaren bidez (konposizioa, partikulen tamaina, esferoiditate altua) kontzepziotik hasi eta osagaiengan aplikaziora bitarteko etapa guztietan zehar. Hauts-aleazio berrien diseinua materialaren prestazioak maximizatzera bideratzen da, atomizazioan, deposizioan, tratamendu termikoan zein ondorengo akabera-prozesuetan.
Ultrasoinu bidezko hauts metalikoen atomizazio-gaitasunen eta metal likidoaren fusio- eta tratamendu-ahalmenen arteko konbinazioak aukera ematen dio AZTERLANi konposaketa kimiko graduatuetan eta modu arinean egokitutako aleazioak fabrikatzeko
Material metaliko, erreaktibo edo ez-erreaktibo, mota guztietako hautsak fabrikatzeko aplikagarria.
Hauts bilakatu beharreko material nagusien artean aurkitzen dira, besteak beste, propietate bereziko materialak, hala nola superaleazioak (nikel oinarrikoak), entropia handiko aleazioak, titanioa, magnesioa, metal preziatuak edo metal erregogorrak, edota aluminioa.
Metalezko barrak, haria eta txirbila erabiliz metalezko hautsak sortzeko aukera.
AZTERLANen aleazioak fabrikatzeko gaitasunekin batera, posible da ad-hoc materialak garatzea, hautsak atomizatzeko gaitasunekin bateragarria den formatu batean, ondoren metal-hauts bilakatzeko.
Hautatutako aleazio-elementuekin dopatutako hautsak fabrikatzea “ama-aleazio” gisa erabili ahal izateko, zeinak hauts komertzialekin nahastuta, konposizio kimiko graduatuko ad-hoc hauts metalikoak sortzeko aukera eskainiko duten.
Neurrira egindako aleazioen eta forma zein tamaina optimizatua duten partikulen diseinua eta garapena fabrikazio prozesu bakoitzerako (laser cladding, SLM, binder jetting, EB-PBF, L-DED, FDM, L-PBF), kontuan izanda fabrikazio gehigarriko prozesuaren parametroen efektua atomizatutako hautsen transformazio metalurgikoetan eta gogortze eta tratamendu termikoko ondorengo prozesuak ere optimizatuta.
Ultrasoinuen metodoari esker, aleazio erreaktiboak hauts-formatuan maneiatzean inplizituak diren segurtasun- eta oxidazio-arazoak konpon daitezke.
Era berean, lead time laburra eskaintzen du, materialak aldatzeko azkartasuna, moldakortasuna fabrikatu beharreko kantitateei dagokienez; baita % 95etik gorako errendimendua ere.
Osagaien gainazalean material aurreratuen hauts metalikoak fabrikazio gehigarriko hainbat teknikaren bidez aplikatzeak osagai bereizgarri aurreratuak hornitzea ahalbidetzen du, higadurarekiko, korrosioarekiko edo neke termikoarekiko erresistentzia handiagoa eskainita.
Fabrikazio aditiboko teknologiei eta ad-hoc hauts metalikoen diseinuari esker, material anitzeko osagaiak sor daitezke. Honela, karga eta giro desberdinen aurrean lan egin behar duten osagaiaren zona desberdinetan beren errendimendu optimoa bermatzeko material egokiena erabil daiteke gainazalean.
Hauts metalikoen ekarpen-teknologiak beste fabrikazio-bitarteko batzuekin konbinatzea (galdaketa, forjaketa, estanpazioa, ijezketa, eta abar) funtsezko lan-esparrua da geometria konplexuen diseinuan aurrera egiteko eta fabrikazioaren malgutasuna bultzatzeko, denborei zein kostuei dagokienez.
AZTERLANek ekipamendurik aurreratuena eta errendimendu handiko hauts metalikoak garatzeko eta karakterizatzeko instalazioak ditu:
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.