Influence of Severe Surface Plastic Deformation Induced by Shot Peening on Microstructure and Corrosion Resistance of fine grained 316 L stainless steel

AISI 316 L altzairu austenitiko herdoilgaitzaren korrosio-erresistentzia neurtu zen hartualdi handiko ganailatu (SSP Severe Shot Penning) tratamendu baten eraginez. Horretarako hainbat neurketa elektrokimiko egin ziren %3,5eko NaCl soluzioan. SSPk ale ultrafinak sortzea sustatu zuen goiko geruzan. Tentsioak eragindako martensitaren eraketa errazten duela dirudi, eragindako deformazio plastiko larriaren ondorioz. SSP tratamenduak, ondoren tenperatura baxuan (350ºC-tan) tratamendu termikoa eginda, korrosioaren erresistentzia hobetu zuen. Korrosioaren erresistentziaren aurrean erantzun desberdina lortzea deformazio plastiko larriak eragindako ezaugarri mekaniko eta mikroestrukturalei egozten zaie. Film pasiboaren propietate eta egonkortasunik onenak hainbat teknika elektrokimiko erabilita berretsi ziren: polarizazio potentziodinamikoa, polarizazio potentzialiostatikoa eta inpedantzia elektrokimikoaren espektroskopia.

 

Esker onak:

Autoreek eskerrak eman nahi dizkiote Espainiako Gobernuari TED2021 – 130306B-100 (Safe-Wind) ikerketa-proiektua egiteko jasotako laguntza ekonomikoagatik.

Autoreak:

P. Ebrahimzadeh (Universidad de Oviedo), L.B. Peral (Universidad de Oviedo), Rodolfo González-Martínez (AZTERLAN), Enara Mardaras (AZTERLAN), I. Fernández-Pariente (Universidad de Oviedo)

Keyword-ak:

Analisi Elektrokimikoa, Grainailatua, ale ultrafinak, Tentsioak eragindako Martensita, Gainazalen Eraldaketa, Safe-Wind proiektua.

Atzera