VI. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua
2024/07
Ana Fernandez, B+G+i, Garikoitz Artola, Jon Arruabarrena, Konformatze Teknologiak, Xabier Lasheras
L-DED teknologia (Laser Directed Energy Deposition) altzairu estrukturalen gainazaleko propietateak aldatzeko jalkitze-prozesu interesgarria bihurtu da azken urteetan. Teknologia honen bitartez, altzairu herdoilgaitzezko estaldura bat aplika daiteke altzairuaren korrosioaren eta oxidazioaren aurkako propietateak hobetzeko, jatorrizko altzairuaren propietate mekanikoetan eraginik izan gabe. Altzairuaren L-DED bidezko birkargatze-prozesuan zehar, laser-sortak sortzen duen bainu urtuan, ekarpen-materialaren fusioaz gain altzairu beraren fusio partziala ematen da. Laserrak energia puntu oso zehatzean kontzentratzen badu ere, altzairuaren gainazaleko fusio hau nahikoa izan daiteke lortutako estalduraren korrosioaren aurkako propietateak, jalkitako altzairu herdoilgaitzari dagozkionak zehazki ez izateko. Arazo honi konponbidea emateko jarraitu ohi den estrategia, jalkitze-prozesua hainbat pausutan burutzea da, geruzaz-geruza diluzioa murriztu arte. Hala ere, prozesuaren kostuei begira, aukera hau ezin da idealtzat hartu. Lan honetan, altzairu herdoilgaitzezko estaldura aplikatzeko, laser bidezko jalkitze zuzena erabiltzean ematen den diluzio-efektua gainditzeko metodologia berria aurkezten da. Metodologiaren oinarria, jalkitze prozesuan ekarpen-materialarekin batera konpentsazio-hauts bat gehitzean datza, geruza bakarreko estaldurak, gehitutako altzairu herdoilgaitzaren konposizio eta korrosioaren aurkako propietate berak izan ditzan. Kontuan izanda zeintzuk diren L-DED prozesurako erabilitako baldintzak, konpentsazio-hautsa gehitu nahi den estalduraren arabera espresuki diseinatu daiteke.
Esker ona:
Elkartek programa: REIMAGINE, KK-2023/00096, ReIMAGIN: Fabrikazio-teknologia hibridoak industria adimendunerako.
Jon Arruabarrena, Xabier Lasheras, Ana Isabel Fernandez-Calvo, Garikoitz Artola.
L-DED; altzairu herdoilgaitza; gainazal propietateak.
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.