XVII Congreso Nacional de Materiales (CNMAT 2024)
2024/06
ISBN 978-84-09-57262-5
B+G+i, Burdin-galdaketa, Enara Mardaras, Galda teknologiak, Konformatze Teknologiak, Korrosioa, Rodolfo González-Martínez
Burdin-galda osagarrien higadurarekiko eta korrosioarekiko erresistentzia kostua handitu gabe hobetzeko, laser bidezko estaldura da metodo bideragarri bat. Hala ere, burdinazko osagarrien gainean cladding laserra aplikatzea, prozesu zaila eta konplexua da, eremu termikoak eta tentsio heterogeneoak sor ditzakeelako grafitoaren eta matrizearen propietateen ondorioz, poroak sor ditzakeelako laser izpiaren irradiazioaren bitartez sortutako karbono dioxidoaren ondorioz, eta fase gogorrak eta hauskorrak sor ditzakeelako (martensita eta ledeburita) hozte-abiadura handiak direla eta, ondorioz, pitzadurak sor daitezke. Kasu batzuetan, arazootako sustratua aurrez-berotuz edo laser bidezko geruza bikoitza edo anitza gehituz ekidin daitezke. Hala ere, metodo hauen ahultasunak dira energia asko kontsumitzen dutela, ekoizpen-eraginkortasuna txikiagoa dutela eta prezioa igo egin daitekeela, besteak beste.
Beraz, gainazalaren eraldaketa eta cladding laserra konbinatzea soluzio egokia da higadurarekiko erresistentzia handia eta korrosioarekiko portaera egokia duten galdaketa-piezak lortzeko. Cladding-a aplikatu aurretik osagarriaren azaleran aplikatutako geruza gai da burdinurtuan fase ahulen eta karburoen sorrera zein elementu kimikoak estaldura-geruzara migratzea ekiditeko.
Horrela, galdaketa-osagaien propietateak (korrosioarekiko erresistentzia eta/edo higadurarekiko erresistentzia, esaterako) modu eraginkorragoan optimiza daitezke LMD bidezko prozesuan gainazala egokitzeko konbinazio horri esker.
Azterketa hau GJS-500-14 galda-burdina esferoidal batekin egin da, gainazala NiTi hautsekin egokituta eta ondoren 316l-ko hautsezko estaldura eginda (1. irudia).
Ikerlan esperimentalak berretsi egin du galdaketa esferoidalaren gaineko birkargatze herdoilgaitz monokapaleko estrategia berrien bideragarritasuna, 2. irudian ikus daitekeen pitzadurarik eta pororik gabeko egitura lortuta. Gainera, galdaketa esferoidalarekin alderatuta, higadurarekiko erresistentzia eta korrosio-portaera hobera aurkeztu ditu.
Ezkerra. GJS-500-14 mikroegitura 316L hautsak zuzenean LMD bitartez aplikatuta; Eskuina. GJS-500-14 mikroegitura, NiTi hautsekin gainazala egokituta eta, ondore, LMD 316L hautsak gehituta.
Enara Mardaras (AZTERLAN), Pablo Acha (Nippon Gases España), Eneko Ukar-Arrien (UPV/EHU), Rodolfo González-Martínez (AZTERLAN).
Cladding, modificación superficial, protección acero inoxidable, fundición nodular, corrosión, desgaste.
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.