Foundry Recipes Optimizer

Aseguramiento de la calidad metalúrgica del metal líquido.

Herramienta de análisis térmico para el aseguramiento de la calidad de la fundición de hierro de grafito esferoidal, grafito laminar y grafito compacto.

Foundry Recipe Optimizer

Metalurtu-errezeten optimizatzailea

Diseina ezazu metal perfektua

Galdaketa-errezetak denbora errealean diseinatzeko sistema adimenduna.

Berreskuratutako txatarrek gero eta elementu mikroaleatzaile gehiago dituzte, eta metalurgian eta galdatutako osagaien egituran eragina dute. Adibide argigarri bat elementu minoritarioen kontzentrazio gero eta handiagoa izan daiteke, hala nola, titanioa, aluminioa eta altzairuaren estalduretatik datorren Zn; izan ere, metalurtuan azken kontzentrazioa baxua denean ere, grafituaren egiturari eta morfologiari edo karbonitruroen prezipitazioari eragiten diote, pin-hole bidezko errefusa eragin dezaketelarik. Elementu horien eragina batu egiten da, eta erreakzioak sor ditzakete moldearen hezetasunarekin ere, gasezko eboluzioak sortuz. Eboluzio horiek akatsak eragiten dituzte gainazalean edo pieza urtuen larruazalpeko geruzetan.

Plantan denbora errealean eskuragarri dauden lehengaien stocketik eta helburu-metalaren kalitatetik abiatuta, karga metaliko optimoak diseinatzea funtsezkoa da osagaien kalitatea ziurtatzeko eta ekoizpenaren eraginkortasuna eta kostuak hobetzeko.

Foundry Recipe Optimizer-ek, AZTERLANek garatutako galdaketa-errezeten optimizatzaileak, prozesuaren biki digitalak eta adimen artifiziala konbinatzen ditu galdategiei metaurtu perfektua diseinatzeko irtenbide bat eskaintzeko, funtsezko bi irizpideren arabera:

FR-optmizer.png
Optimizatu zure metala, fusio-gunea eta lehengaiak

Honela FR optimizer-ek

trazabilitatea eta kontrola

Biki digitala

Denbora errealean, FR optimizer prozesuaren hainbat arlotako datuez elikatzen da:

  • Materialen stocka
  • Fabrikazio-aginduak
  • Fabrikazio-prozesuari lotutako mugak eta kontrolak
  • Lehengaien osaera eta beste ezaugarri batzuk (jatorria, prezioa…)
  • Fabrikatutako produktuen kalitate-kontrolak
  • Fabrikazio-prozesuaren beste aldagai batzuk (labeak, tratamenduak, logistika, etab.)

Eereduak garatzea

MPC

Kontrol Eredu Prediktiboak, edo MPC, kontrol-sistema aurreratuak dira. Eredu matematikoetan oinarrituta, etorkizuneko portaera edo interkonektatutako hainbat parametrok esku hartzen duten prozesuen emaitza aurreikusteko aukera ematen dute.

Denbora errealean elikatutako prozesuaren biki digitalen gainean aplikatuta, MPCek nahi den emaitza dakarten ekintzak identifikatzeko aukera ematen dute.

etengabeko optimizazioa eta egokitzapena

Adimen Artifiziala

Adimen artifizial aplikatuak MPCen iragarpen-gaitasunean duen egokitzapen-gaitasunari esker, aurrez definitutako helburu-emaitzak lortzeko aldagaien konbinazio posibleak identifika daitezke.

Metalurgia-kalitatearen eta kostuaren balioez gain, konbinazio horiek beste balio edo parametro batzuekiko doitu edo haztatu daitezke konbinazio optimoa lortzeko denborari, ingurumen-faktoreei, ekoizpen-ahalmenari, lehengaien eskuragarritasunari eta abarri dagokienez.

Menderatu zure fabrikazio prozesua

Jar zaitez harremanetan gure taldearekin zure fabrikazio-prozesuaren kudeaketa adimentsuak zure emaitzak hobetzen lagun diezazukeela uste baduzu.

Team

Etorkizuneko Galda eraikitzen

“Etorkizuneko Fundizioa konektatutako prozesuak dituena da, enpresa barruan sortzen den ezagutza aprobetxatzen duena eta fabrikazioan eta merkatuan duen esperientziatik ikasten jarraitzeko gai dena.

Ezagutza metalurgiko sakon baten eskutik, 4.0 industria, datuak kudeatzeko sistema aurreratuak eta machine learning-a osagarriak fabrikatzeko modua eraldatzeko etorri dira”.

Susana Méndez, PhD
Galda Teknologien zuzendaria

Aitor Loizaga. Materiales Férreos

Aitor Loizaga
Burdin-galdaketa teknologiak

Asier Bakedano, PhD

Asier Bakedano, PhD
Matrial Arinak

Dr. Javier Nieves

Javier Nieves, PhD
Fabrikazio Teknologia Adimendunak

Atzera