SAIAKUNTZA NABARMENDUA

ERRADIOSKOPIA

Doitasun handiko 2D irudiak, osagai metalikoen barne-osasuna ziurtatzeko.

AZTERLANen erradioskopia-saiakuntzak sartze-gaitasunaren eta osagai metalikoen irudiaren kalitatearen arteko erlazio onena eskaintzea du helburu.

Erradioskopia teknika erradiografiko bat da, industria mailan erabiltzen dena burdinazko eta ez-burdinazko aleazioetan fabrikatutako osagaietan eta beste material batzuetan barne-akatsak detektatzeko eta aurkitzeko. Denbora errealean RX saiakuntza bat egitean datza. Beraz, pieza sorta luzeak prozesatzeko aukera ematen du, haien osasuna modu fidagarri eta eraginkorrean identifikatuz.

X izpien bidezko ikuskapen-teknika gisa, irudiak lortzeko aukera ere ematen du.

Carmelo Santamarina
Carmelo Santamarina

Entsegu Ez-Suntsitzaileen arduraduna

Erlazionatutako edukiak
|
  • Urte askotako esperientziadun teknikariek egindako saiakuntza.
  • ENAC akreditazioa.
  • Instalazio ad-hoc guztiz hornituak eta egokituak.
  • Industriaren beharretara egokitutako epeak.
  • Konfidentzialtasunaren bermea.
  • Laborategi independentea, sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duena.

Abantailak

Pieza-sorten banakako ikuskapena egitko saiakuntza ez-suntsitzailea

Industria-aplikazioak

UNE EN ISO 19232-1, UNE-EN ISO 19232-3, UNE EN ISO 19232-5/ASTM E2022 arauen araberako irudi-kontrolen egiaztapena.

Ekipoaren ezaugarri teknikoak

X izpien bidezko inspekzioa. Erradioskopia

Ekipoaren potentzia eta berreraikuntza- eta ebaluazio-softwarearen gaitasuna dira saiakuntzaren funtsezko bi alderdi, ekipo guztiek ez baitituzte gaitasun analitiko berberak eskaintzen. Potentzia/irudiaren kalitatea ratioaren hautaketa optimoa piezaren lodierak eta ikuskatu beharreko materialaren kalitateak zehazten dute.

Hona hemen AZTERLANen erradioskopia ekipoaren ezaugarriak:

Atzera