Eroankortasun eta erresistibitate elektrikoa

Building intelligence into metallic parts manufacturing

Ezaugarritze saiakuntza

Eroankortasun elektrikoa

Metalezko materialen eta osagaien eroankortasun eta erresistibitate elektrikoaren propietateen ezaugarritzea

Eroankortasun eta erresistibitate elektrikoaren karakterizazioa.

Materialen eta egituren eroankortasunak eta erresistibitate elektrikoak korronte elektriko bat garraiatzeko duten gaitasuna zehazten dute. Funtsezko propietatea da, besteak beste, ekipo elektronikoekin (etxetresna elektriko txikietatik ekipo medikoetara) edo energia sortu eta garraiatzearekin lotutako aplikazioen sorta zabal batean erabiltzeko.

Eroankortasun elektrikoan eragina dute hainbat alderdik, hala nola metalen konposizio kimikoak edo purutasun-mailak, baita metalen egituraren ezaugarriek (alearen tamaina, barne-tentsioak, faseen sorrera) edota kanpoko faktoreek ere, hala nola tenperaturak edo beste ingurumen-faktore batzuek.

Eroankortasun elektrikoa funtsezkoa da propietate elektriko espezifikoak dituzten material berriak garatzeko ere, hala nola supereroaleak edo material erdieroaleak. Propietate hori erabiltzen da, halaber, osagai elektronikoetan zerbitzuan akatsak detektatzeko, metalezko egituretan korrosioa monitorizatzeko eta muturreko ingurune eta baldintzetan materialen eroankortasuna ebaluatzeko.

David López
David López

Entsegu Kimikoen arduraduna

Erlazionatutako edukiak
Propietate elektrikoen ikerketa eta optimizazioa

Lanketa eremu eta aplikazio nagusiak

Eroangarritasun eta erresistibitate propietateen karakterizazioa

AZTERLANen gaitasunak

Ezagutu AZTERLANen gaitasunak eta ekipamendua material metalikoen eroankortasunaren eta erresistibitate elektrikoaren propietateak ezaugarritzeko.

Atzera