Zer dira BREF dokumentuak?
TEO (Teknika Erabilgarri Onenak) erreferentzia-dokumentuak, ingelesezko siglengatik BREF (BAT References) dokumentu gisa ezagunagoak, Europako industriek ingurumen-kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko eskura dituzten teknologia onenekin lotutako informazio guztia biltzen duten dokumentuak dira. Forjaketa eta galdaketa sektorearen kasuan, 2005. urteko BREF dokumentu bat dago indarrean gaur egun. 2024ko martxoaz geroztik, BREF dokumentu berria izango denaren azken zirriborroa argitaratuta dago, eta 2025. urtearen hasieran indarrean jartzea aurreikusten da.
Industriako Isurpenen Zuzentarauak ezartzen duen bezala, dokumentu horietan isurketa-mailei, isurketei, kontsumoei, materialei, energia-eraginkortasunari, hondakinei eta bestelako adierazleei buruzko informazioa jasotzen da. Halaber, zenbait teknika eta teknologia gomendatzen dira maila horiek betetzeko. Dokumentuetan jasotako teknika eta teknologia espezifiko horiek erabiltzea ez da nahitaezkoa, bai, ordea, zehaztutako emisio-mailak betetzea.
Noiz sartuko dira indarrean BREF agirietan ezartzen diren mugak?
BREF dokumentua Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu ondoren (2024ko abenduan), aurretiazko instalazioak (argitaratu aurretik ingurumen-baimena zutenak) eta instalazio berriak (mugarri honen ondoren baimena lortuko dutenak) bereiziko ditugu. Jakina, bigarrenen kasuetan zuzenean aplikatuko dira muga berria. Lehendin dauden instalazioek 4 urteko epea izango dute eskakizun berrietara egokitzeko.
Zein dira sektorearentzat puntu kritikoenak Forja eta Fundizioaren BREF Dokumentuko baldintzak betetzeko orduan?
Galdategiekin eta sektoreko enpresekin egiten ari garen ingurumen-diagnostikoen ondorioz, bi puntu kritiko idetifikatu ditugu: datu gabezia eta isurtze barreiatuen konfinamendurik eza.
Datu bilketa eta hustiapenari dagokionez, garrantzitsua da azpimarratzea BREF berriak ingurumen-kudeaketako adierazleen bilketan eta jarraipenean indar berezia egiten duela; hala ere, ebaluatu beharreko parametro berriei dagokienez, kasu gehienetan plantek ez dute erreferentziazko daturik.
Moldekatze, argintza edo isurketa bezalako prozesuetan (beti konfinatuta ez daudenak) sortutako isuri barreiatuen konfinamenduari dagokionez, BREF dokumentuak emisio-mugak ezartzen ditu. Beraz, instalazioek, lehenik eta behin, emisioak konfinatu beharko dituzte, ondoren BREFen ezarritako mugak betetzen direla egiaztatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, horiek betetzeko teknika eta teknologia egokiak ezartzeko.
Zer urrats egin behar dituzte galdategiek hemendik aurrera?
Etorkizuneko BREFaren zirriborroa argitaratuta, enpresak dokumentuan zehaztern diren baldintzak lantzen has daitezke, ofizialki argitaratu arte itxaron beharrik gabe. Lehenengo urratsa BREF berriarekiko egungo egoera ezagutzeko azterketa edo diagnostikoa egitea izango litzateke, abiapuntu zehatza eta hurrengo urteetan bete beharreko hutsunea ezagutzeko eta kasu bakoitzean abian jarri beharreko ekintzak identifikatu eta lehenetsi ahal izateko.