Basque Circular Summit
2022/11
Asier Vicente, B+G+i, Bigarren mailako materialak, BRTA, Garikoitz Artola, Iban Vicario, Iñaki Maurtua, Ingurumena, Íñigo Guinea
Material metalikoak berreskuratzea eta berrerabiltzea funtsezko lan-esparrua da industria metal-mekanikoaren eta bere sektore bezeroen iraunkortasuna hobetzeko. 2022ko Basque Circular Summit ekitaldiak altzairua eta aluminioa birziklatzeko mahai-inguru bat izan zuen, erronka horretan aurrera egiteko hainbat alderdi estrategiko jorratzeko. Garikoitz Artola doktoreak, AZTERLANeko ikerlaria, Metalurgia Ikerketa Zentroa ordezkatu zuen hausnarketa-esparru horretan, materialak eta ekipoak fabrikatzen dituzten industria-enpresetako ordezkariekin eta Euskadiko erreferentziazko berrikuntza-eragileekin batera parte hartuta.
Zalantzarik gabe, osagaien zerbitzu-bizitza amaitu ondoren material metalikoak berreskuratzea eta berrerabiltzea beharrezko estrategia da ingurumen-iraunkortasuna eta altzairuaren eta aluminioaren ekoizpenaren eta honen sektore bezeroen bideragarritasun ekonomikoa eta jasangarritasuna hobetzeko.
Gaur egun, bigarren mailako material metalikoak gero eta gehiago eskatzen dira eta, lehen mailakoekin alderatuta, hauen merkatu-kuota askoz handiagoa da eta handitzen jarraitzen du. Egoera horretan, hondakin metaliko horiek ahalik eta purutasun handienarekin industria-mailan bereizteko eta sailkatzeko gaitasuna industriaren erronka handienetako bat da. Horixe da, halaber, garapen teknologiko berri gehienak eta ikerketa-ahalegin gehienak bideratzen diren lan-esparru nagusia.
Hala ere, bigarren mailako altzairuaren eta aluminioaren sarrera erraz dezaketen estrategia osagarri garrantzitsuak ere badaude, hala nola:
Gai horiek eta beste asko Basque Circular Summit-en barruan egindako “Altzairu eta aluminio sekundarioari” buruzko mahai-inguruan landu zituzten Euskadiko erreferentziazko enpresa eta zentroetako ordezkariek, hala nola ArcelorMittal, GHI Smart Furnaces, Fundación Inatec I+D eta BRTAren kide diren AZTERLAN, Tecnalia eta Tekniker zentroetako ordezkariek.
Nola lagun diezazukegu?
Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta
Mantendu AZTERLANeko berrien adi
Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu
Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.
Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.