70 enpresa eta zentro teknologikotako 100 profesional inguru bildu dira IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroan Tratamendu Termikoen Nazioarteko III Forum Teknikoan (Trater Day 2017) parte hartzeko.
Bilkura tekniko honen helburua da material metalikoen tratamendu termikoen alorreko teknologien inguruko aurrerakuntza teknologikoak partekatzea (HIP, tenple teknologiak, gainazalen tratamenduak, karakterizazioa, neurketa, estaldurak…), beti ere, industria metal-mekanikoaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Forumak industriako teknikariak eta espezialistak batu ditu lan programa interesgarri baten inguruan TALENS SYSTEMS S.L., ETXE-TAR Group, QUINTUS TECHNOLOGIES, A3TS Assoc. de Traitement Thermique et de Traitement de Surface, OERLIKON BALZERS Spain, GHI Hornos Industriales, ONDARLAN INDUCTOTHERM GROUP IBERIA eta TORRAVAL COOLING, S.L. enpresetako ordezkarien eta Ceit-IK4 eta IK4-AZTERLAN zentro teknologikoetako ikerlarien parte hartzearen bitartez.
Era honetan, “Trater Day” Tratamendu Termikoen Forum Teknikoa esparru honetako teknologien garapenean espezializatuta dauden profesionalen, teknikarien eta ikerkuntza-taldeen bilkura gune bezala kokatu da.
Lan-eremu hau funtsezkoa da automobilgintza, hegazkingintza edota ontzigintza bezalako eskaera altuko sektoreetarako aplikazioetan erabiltzen diren osagarrien materialen ezaugarriak hobetzea ahalbidetuko duten soluzio berritzaileak garatzeko eta proposatzeko, material iraunkor, malgu eta arinak lortuta.
IK4-AZTERLAN Metalurgi Ikerketarako Zentroko ikerlari, Garikoitz Artola bere aurkezpenean