Atzera

Tratamendu termikoen berrikuntza, funtsezkoa industria metal-mekaniko jasangarriago eta aurreratuago baterako

Tratamendu Termikoen 7. Forumak, TRATER DAY 2024, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak eta Tabira Galdaketa Institutuak antolatuta, TRATER PRESS enpresaren laguntzarekin, Hiperbaric, Insertec eta Trumpf enpresen berrikuntzak bildu zituen, baita Energiaren Klusterrarenak eta AZTERLANen konformazio-teknologien taldearenak ere.

Tratamendu termikoen sektoreak irtenbide berritzaileak proposatzeko erronka nagusiari aurre egin behar dio. Kalitate eta eskakizun maila garrantzitsuei lotutako industriek erabiltzen dituzten osagai metalikoen ezaugarriak hobetzeko aukera emateaz gain (automobilgintza, aeronautika edo energia, besteak beste), bezero-sektoreei jasangarritasunarekin, energia- eta baliabide-eraginkortasunarekin edo fabrikazio-prozesuaren eraginkortasunarekin lotutako erronketan aurrera egiten lagundu ahal izateko. Garikoitz Artola AZTERLANeko Konformazio Teknologien zuzendariak adierazi duenez, “teknologia heldua den arren, tratamendu termikoaren alderdi askotan berritzen jarrai daiteke oraindik. Teknologia hain zabala izanik, garapen berriek espektro oso zabala estaltzen dute, bero-teknologietatik edo erabilitako erregaietatik hasi eta produktuaren beraren ezaugarrietaraino, prozesuen garapenetik igaroz, jakina “.

Testuinguru horretan, beste behin ere, TRATER DAY Tratamendu Termikoen Forumak, 2024an 7. edizioa ospatu duenak, tratamendu termikoen aurrerapenerako garapen-bektoreei lotutako berrikuntzak eta ezagutza teknikoak biltzea ahalbidetu du. Oraingo honetan, HIPERBARIC, INSERTEC, TRUMPF, ENERGIAREN KLUSTERRA eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa ordezkatzen dituzten adituen bitartez.

Garikoitz Artola doktorea (AZTERLAN) Jon Fernández (Energiaren Klusterra) Dr. Ing- Axel Frey (TRUMPF)
Oscar Meabe (HIPERBARIC) Jorge Almeida (INSERTEC)

Garapen teknologikoetan zentratutako berrikuntzen artean, saio teknikoaren hasiera HIPERBARIC enpresako materialetan aditua den Oscar Meabek egin zuen, zeinak bere konpainiaren azken aurrerapenak aurkeztu zituen HIP (Hot Isostatic Pressing) ekipoei eta tratamendu termikoei dagokienean. Meabek azaldu zuenez, HIP teknologia “presio handia (2000 bar arte) eta tenperatura altua (2000ºC arte) konbinatzen dituena, material metalikoak eta zeramikoak dentsifikatzera bideratzen da, eta, horrela, materialen propietate mekanikoak hobetzen dira, bereziki, nekearen aurreko propietateak”. HIPERBARICeko ordezkariak HIP teknologia berritzaile bat aurkeztu zien entzuleei, piezak azkar hoztea ahalbidetzen duena, HIP tratamenduak eta piezen tratamendu termikoa konbinatuz, “produktuen propietateetan hobekuntzak emateaz gain, hobekuntza esanguratsuak ere eginez eraginkortasun energetikoari eta fabrikazio-denborari dagokienez”.

Berrikuntza teknologikoan zentratuta, kasu honetan, presiozko galdaketaren bidez fabrikatutako osagaiak termikoki tratatzera zuzenduta, INSERTEC labe industrialak fabrikatzen dituen enpresako aditu Jorge Almeidak bere taldeak garatutako zelula robotizatu berria ezagutarazi zuen. “Zolata birakariko labe berri honek hainbat altuera-mailatan lan egiteko aukera ematen du, eta, beraz, ekoizpen-maila desberdinetara egokitu daiteke. Irtenbide aurreratua da, energia aurrezten, ekoizpen-kadentziak doitzen eta plantan behar den espazioa murrizten laguntzen duena “. Tratamendu termikoetan adituak adierazi zuenez, deskarbonizazio adimenduna, produktibitatearen hobekuntza iraunkorra, automatizazioa eta kontrola, eta trazabilitatea eta digitalizazioa dira INSERTECen garapen berrien oinarriak. “Gure garapenekin, industria-sektorean gertatzen ari den eraldaketari erantzuten jarraitzea bilatzen dugu, batez ere, material berriak gehituz eta ibilgailu elektrikoarekin lotutako premiei erantzunez; izan ere, gure bezeroek ekoizpen-prozesuak aldatu eta osagaien diseinu berriak egiten dituzte”.

Teknologia gehigarriei begira, Alemaniako TRUMPF enpresako gainazalen teknologietan aditua den Axel Freyk bere ekipoak garatutako LMD (laser metala metatzea edo hauts metalikoak laser teknologien bidez gehitzea) prozesu berritzailea aurkeztu zuen, zehazki, balazta-diskoak fabrikatzeko garatutako gainazal babesleak azkar aplikatzeko. “Partikulen emisioak murrizteko Europako araudi berriek galga-diskoak, galdaketa grisez fabrikatuak, automobilgintzaren sektorerako lan-eremu garrantzitsu gisa identifikatzen dituzte”. Teknologia gehigarrietan adituak ondo azaldu zuen bezala, gaur egun hainbat garapen-ildo gauzatzen ari dira arazo horri irtenbidea emateko, “gure kasuan, laser-teknologien bidez aplikatutako babes-estalduren bidez lantzen ari gara, eta garatu dugun teknologiari esker, produktu-serie luzeetan eta balazta-diskoen diseinuetan horrelako babes-estaldurak aplika daitezke”.

Produktuaren eta prozesuaren ikuspegitik aldenduta, Energiaren Klusterreko proiektuen arduradun Jon Fernándezek ere parte hartu zuen forumean, eta Eusko Jaurlaritzaren Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimen estrategikoaren esparruan egiten den lana aurkeztu zuen, baita lurraldeko beste eragile batzuekin lankidetzan egindako ekimenak ere, “deskarbonizazioko soluzio teknologikoak garatzeko ingurune horretan balio-kateak bultzatzeko”. Fernándezek “industriaren deskarbonizazioa garapen teknologikorako aukera gisa” identifikatu zuen, eta DCARTECH Aliantzaren berri eman zuen. Aliantza horretan, energia-kontsumoaren eta CO2 isurien sektore intentsibo nagusiak ordezkatzen dituzten kluster industrialek parte hartzen dute, enpresen eta sektoreen arteko lankidetza sustatzeko, haien gaitasunak indartzeko I+G+b proiektuen bidez, energia-eraginkortasuna, zirkulartasuna, elektrifikazioa, erregai berriak edo hidrogeno berdea bezalako eremuetan lankidetzan. “Siderurgiarekin eta galdaketarekin lan egin ondoren, tratamendu termikoak sektore garrantzitsu gisa identifikatu dira, eta sektore horren gainean jardun dute energia-kontsumoari eta hari lotutako isurketei dagokienez dituzten balio garrantzitsuengatik”.

Jardunaldiari amaiera emanez, eta tratamendu termikoen energia-kontsumoaren arrazionalizazioan arreta jarrita, jardunaldia Garikoitz Artola AZTERLANeko Konformazio Teknologien zuzendariaren aurkezpenarekin amaitu zen. Artolak tratamendu termikorako irtenbide alternatiboen berri eman zuen, bere taldeak berriki egindako garapen batzuetan oinarrituta. Hala, AZTERLANeko adituak hainbat aurrerapen eta kasu praktiko partekatu zituen soldaduretan gertatzen diren hozte-prozesu azkarrak aprobetxatzearen inguruan, “lead time-a eta ekoizpen-kostua tratamendu termikoaren presentziara eta azken piezaren zerbitzu-etekinera doitzeko”; prozesu-parametroak doitzea prozesu-kontsumoak murrizteko, “emaitza bera lortzeko energia gutxiago erabiltzera ez ezik, azken emaitza hobetzea lortzera bideratuta“; eta forjaketa-beroa aprobetxatzea lineako tratamendu termikoak egiteko. “Azken hori hainbat aldiz ekarri dugu AZTERLANetik TRATER DAYra, eta ezaugarri geometriko desberdinak dituzten aleazio eta osagai desberdinekin lan egiten jarraitzen dugu. Horretarako, tratamendu termiko konbentzionala ez da aplikagarria, eta berritu egin behar da piezei eta ziklo termikoari beroa emateko eta ateratzeko modua”.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.