• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

SUSIE proiektua hasi da, sentsore adimentsuak ekipoetan integratzeko eredu berritzaileak garatzeko asmoarekin

AZTERLAN Zentro Teknologikoa da SUSIE proiektuaren burua Tekniker, Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta INVEMA, AFM Clusterraren unitate teknologikoa ere parte direlarik.

 

Prozesu industrialetan, prozesurik kritikoenak sentsore eta transduktoreentzat iristen zailak edo ezinezkoak diren tokietan gertatzen dira. Ondorioz, askotan neurketak ez dira zuzenean egiten eta aldagai ez-zuzen horiek dira fabriketan datu prozesatze, simulazio eta erabaki-hartze sistemak elikatzen dituztenak.

SUSIE proiektuaren helburu nagusia da datuen jasoketarekin lotutako erronka teknologikoei erantzuna ematea material metaliko, plastiko eta zeramikoen eraldatze lanabesen gainazalean irisgaitzak diren puntuetan datuak jasotzeko.

Helburu honekin, proiektua 4 lerro nagusitan islatzen da:

  • Transduktore komertzialetara potentzia eramateko eta seinaleak irakurtzeko arazoak gainditzea, azalaren azpiko integrazio estrategia erabilita
  • Kableen eta sentsore komertzialen integrazioarekin eta hauen berozko lanarekin lotutako arazo termikoei aurre egitea
  • Transduktore komertzialen integrazioarekin (elementu elektronikoen tolerantzia baxua integrazio prozesuekiko) eta prozesu produktiboaren neurketa zuzenarekin (distantziarik laburrena puntu kritikora arte eta erantzun denbora gehiena) lotutako arazoak gainditzea
  • Lanabesen jokaera bere horretan mantentzea sentsoreak dauden puntuetan, bereziki, berauen iraunkortasuna (desgastearen aurreko erresistentzia, deformazio plastikoa eta arrakalak garatzea) eta hauen eragina prozesu denboran (bero erauzketa)

Lortu nahi diren helburuek honako emaitzok bilatu nahi dituzte:

  • Aurrerapenak potentzian eta seinalean: Fusioarekin eta kondukzio elektrikoen zirkuito laburrekin eta beharrezkoak diren eroale optikoen hausturarekin lotutako arazoen erresoluzioa. Horretarako, kableen protekzioa, gehitutako materiala eta laser cladding/ proiekzio termikoa konbinatuta kabeak zuzenean edozein altzairu gainazalen baitan zuzenean kapsularatuko dira.
  • Hoztearekin lotutako aurrerapena: Integrazio prozesuan eta zerbitzuan (lanabesek berotan lan egin behar dutenean) zehar beroaren disipazioarekin lotutako arazoak gaindituko dira.
  • Aurrerapenak babesari dagokionean: Sentsoreen integrazioari dagokionean, emaitza nagusia izango da prozesuaren bukaeran berauen integritatea mantentzea.
  • Integrazio estrategiak: Sentsore aurreratuen ezarpenarekin lotutako Erronka zientifiko-teknologiko nagusien integrazioa gainditzea, zeinak etorkizuneko aplikazioak garatzeko aukera eskainiko duen ingurumen industrialean.

SUSIE proiektua Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK 2020 programaren baitan bultzatutako proiektu estrategikoen artean aurkitzen da eta 612.000 €ko aurrekontua dauka.

BRTAren AZTERLAN, TEKNIKER eta TEKNALIA zentro teknologikoek eta MU eta UPV/EHU unibertsitateek proiektuaren garapen teknikoak landuko dituzte. Bere aldetik, INVEMAk difusio eta ingurumen industrialarekin kontraste lanak burutuko ditu.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.