• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

SLAGSTOCK proiektuaren bukaera arrakastatsua, altzairugintzako zepa eguzki-energia termikorako biltegi material bezala berrerabil daitekeela berretsita

IK4-Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroak energia alorreko proiektu esanguratsu honetan parte hartu du SOLAR-ERA.NET programa marko europarraren baitan, CIC Energigune buru duen nazioarteko lantaldearen baitan.

 

Altzairugintzako zepa industria-hondakin esanguratsua da. Europar Batasunean soilik 6,5 milioi tona sortzen dira urtero eta Euskadin, non altzairugintza oso errotuta dagoen industria den, 300.000t zabortegietara eramaten dira.

Zepen berreskurapen indizea hobetzeko asmoarekin, SLAGSTOCK “Low-cost Sustainable Thermal Energy Storage Systems Made of Recycled Steel Industry Waste” proiektuaren lantaldeak hondakin hau balio gehitu handiko erabilera alor batean berrerabiltzera bideratu du ikerketa: energia termiko biltegia eguzki-konzentrazio industriarako, ohantze konpaktuko termoklinaren bitartez.

Helburu honekin, proiektuan parte hartu duten agenteek erronka garrantzitsuei egin behar izan diete aurre: zepak oinarri dituzten energia biltzeko material berriak erandatzea eta sintetizatzea, energia biltegi pilotu bat diseinatzea eta eraikitzea eta, azkenik, materialen karakterizazioa burutzea sistema hauen jokaera termo-fisikoa gobernatzen duten propietateen ikuspuntutik.

IK4-Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroak altzairugintzako zepak biltegi material bilakatzeko prozesu desberdinak aztertu ditu oinarri bezala ARCELORMITTAL enpresak sortutako zepak erabilita. Horrez gain, zentro teknologiko honek material hauen karakterizazioan parte hartu du aplikazio berritzaile honi dagozkion bero karga eta deskarga operazioetan garrantzia handiena duten propietate kimikoei, mekanikoei eta termo-fisikoei dagokienean.

4 urtez aztertu ondoren, Slagstock proiektuaren baitan sortutako soluzioaren ebaluazio positiboarekin bukatu da ikerketa, berretsita altzairugintzako zepek egun biltegi termikorako erabiltzen diren material ohikoenei eskatzen zaizkien propietateak eta ezaugarriak biltzen dituztela.

Slagstock proiektu europarra Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantziatu du 7. SOLAR-ERA.NET programa markoaren bitartez. CIC-ENERGIGUNE buru duela, Nurrenberg-eko FRIEDRICH ALEXANDER unibertsitatearen eta IK4-AZTERLAN eta PAUL SCHERRER INSTITUTE zentro teknologikoen partea hartzea izan du, ARCELORMITTAL, NOVARGI eta SAS TELLUS CERAM enpresekin batera.

Zepak prozesu desberdinen bitartez eraldatuta lortutako materialaren forma desberdinak. 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?