AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak, LORTEKek eta EIPC enpresak (Eibar Precision Casting) egindako ikerketa-lan honen emaitzak datorren maiatzean Santanderren (Espainia) egingo den Europako Galdaketa Alderantzizkatuko Federazioak antolatutako Nazioarteko 31. Konferentzian aurkeztuko dira.
IN718 nikel-oinarridun oinarrizko superaleazioa erabilienetako bat da 700°C-ra arteko lan-tenperaturetan aurkezten duen errendimendu bikainagatik, egiturazko karga handiko baldintzetan eta ingurune korrosiboetan. Aleazio horrek soldagarritasun bikaina erakusten du, eta, beraz, oso egokia da soldadura bidez lotutako tamaina handiko hegazkin-motorren egituran eta osagaietan erabiltzeko.
Aleazio komertzial horrek eskaintzen dituen ezaugarriak optimizatzeko eta tenperatura altuagoetan erakusten dituen ezegonkortasun mikroestrukturalak gainditzeko, AZTERLANek, LORTEKek eta EIPCk ikerketa-lan sakona egin dute HIPERTURB H2020-JTI-CleanSky2 proiektu europarraren baitan. Horretarako, ikuspegi anitzeko ekimena gauzatu dute, konposizio kimikoaren optimizaziotik hasi faldaketa zein tratamendu termikoen doikuntza eta garapeneraino.
Ikerketa-lan honetan oinarrituta, silizio-edukiak eta solidotze-abiadurak galdaketa alderantzikatuaren bidez fabrikatutako IN718 galdaketa-piezen tenperatura altuko propietateetan eta soldagarritasunean duten inpaktuaren azterketan behatutako emaitzak aurkeztuko dira. Ikerketa lan hau maiatzean Santanderren (Espainia) egingo den Europako Galdaketa Alderantzizkatuko Ferederazioaren (EICF-European Investment Casters’ Federation) 31. nazioarteko konferentzian aurkeztuko da.