Ik4-Azterlan-ek aurki saritua izan den ikerkuntza proiektu europar garrantzitsu honen garapenean parte hartu du, zeinek hegazkinen fuselajearen elementuen birziklatze eraginkorra lortzea baimendu duen, bai gaur eguneko hegazkinetarako, bai estaldura hobe batentzako aluminio-litio aleazio aurreratuak eramango dituzten etorkizuneko aireontzietarako.
Industria aeronautikoak kontsumoak eta emisioak murrizten dituzten hegazkin arinagoak egiteko erronkari aurre egin behar dio. Aluminio-litio aleazioak, hautagai bikainak dira hegazkinen fuselajearen pisua txikiagotzeko, batez ere litioa elementu metaliko arinena delako naturan. Hala ere, aleazio hauen bi alderdi kontuan hartu behar dira: litioaren kostua aluminioarena baino 30 aldiz handiagoa da eta aleazio hauetariko askok kostu altuko beste elementu batzuen adizioak aurkezten dituzte, zilarra esaterako.
IK4-Azterlan Zentro Teknologikoaren lana proiektuaren iraupeneko 18 hilabeteetan, aurrez aukeratutako fuselajearen hiru paneletan dauden aluminio-aleazio guztien desugerketa eta birziklatze metodologien diseinuan, garapenean eta balidatzean oinarritu egin da.
Garatutako metodologiak berrerabilpen potentziala maximoa dela frogatu du. Birziklatze prozesuaren ostean lortzen diren lingoteetan kutsadura elementurik ez agertzea eta beren kalitate altuak, berriro ere aipaturiko lehengaiekin osagai aeronautiko berak egitea baimenduko du.
IK4-Azterlanen instalazioetan egindako fusioek, aukeratutako 7 aluminio-aleazioak berreskuratzea ahalbidetu dute, balorizazio-errendimendu oso altuak lortuz, bai aluminioaren eduki metalikoari dagokionez, zein elementu kritikoen (Li eta Ag) edukiari dagokionez.
Garatutako birziklatze-metodologia berrerabiltzeko materialen hasierako balio erantsia mantentzeko gai da. Modu honetan, gaur egun erabiltzen diren birziklatze prozesuen bitartez gertatzen den galera ekonomikoa saihestu egiten da.
SENTRY proiektuak, proiektu onenaren saria jaso du “Best Clean Sky Project Awards 2016” ekitaldian, joan den apirilaren 4-ean ospatu zena Bruselan eta Clean Sky-ko kideak eta bazkideak, aeronautikako sektoreko enpresak eta Europako Parlamentuko eta Batzordeko ordezkariak bildu zituena.