• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

RESLAG proiektu europarraren lan bilera Renotech Oy (Finlandia) instalazioetan

Martxoaren 29 eta 30ean, altzairugintzako zepak balioztatzera zuzenduta dagoen “Turning waste from steel industry into a valuable low cost feedstock for energy intensive industry” RESLAG proiektuko hirugarren lan bilera egin zen.

 

Anbizio handiko ikerketa proiektu honek, zepen balorizazioa burutzeko, teknologia berrien garapenera zuzendutako lau esperientzia pilotu aurrera eramango ditu: Material errefraktario berrien fabrikazioa (1), bilketa termikorako sistemak, industrietan isurtzen den bero erresiduala errekuperatzeko (2) eta intalazio termosolarretarako (3), eta balio altua daukaten metalak errakuperatzeeko (4). Proiektu osoaren garapenerako aurre ikusita dauden 42 hilabetean zehar, teknologia bakoitzaren bideragarritasuna ikertuko da eta merkatu analisiak egingo dira, etorkizuneko explotazioa errazteko.

Lan bilera honek, azken 6 hilabetetan proiektuan egindako jarduera desberdinak eta orain arte lortutako emaitzak ebaluatzeko balio izan du. Proiektuaren erdialdean egonik, bilketa termikorako deposituaren diseinua eta unitateen konfigurazioa (forma eta tamaina) garatu dira, energia biltegiratzeko eta erabiltzeko operazio emaitza onenak kontuan izanik.

Era berean, IK4-AZTERLAN, bilketa termiko unitateen karakterizazio eta ekoizpen jardueren liderra izan da, beren fabrikaziorako bi teknologi definituz eta frogatuz, 2.piloturako (bero erresidualaren errekuperazioa) zein 3.piloturako (instalazio termosolarrak). Emaitza moduan, pilotuetan beharrezkoak diren lehenengo tonak jada ekoiztu dira.

Beste aldetik, 4 instalazio pilotuen diseinua eta eraiketa aktiboan jarraitzen du, zeinen bukaera urte honetako bereko Abuztuaren amaieretarako aurreikusita dagoen.

Halaber, lan taldeak Renotech Oy instalazioak bisitatu zituen, arreta nagusia hondakin industrialen balioztatzearekin erlazionatutako ekipamentu, prototipo eta proiektuetara zuzendu zelarik.

Proiektua, zeinak 8.700.000€ baino gehiagoko aurrekontua duen, Europar Batasunak, Horizon 2020 programaren esbarruan, finantzatuta dago eta 8 hiriburu desberdineko 18 entitate parte-hartzaile biltzen ditu CIC-ENERGIGUNE-k zuzendutako nazioarteko partzuergoan. Honekin eta IK4-AZTERLAN-ekin batera, Euskal Herriko beste hiru enpresa lan taldearen parte dira. Sestaon dagoen Arcelor Mittal instalazioek ikerketarako materiala hornitzen du eta proiektuan zehar garatutako konponbideetako  saio-banku gisa erabiliko da.

RESLAG proiektuko lan taldea Renotech Oy-ko instalazioetan (Finlandia)

Informazio gehiago:

  http://www.reslag.eu/

https://twitter.com/reslag_eu?lang=es

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.