Unai Garatek (MESHIND enpresako zuzendaria) “Study of the corrosion behavior of CRA cladded high strength steel for offshore service” lana partekatu du Berlinen egin berri den nazioarteko lan-esparru honen programa ofizialaren baitan. Lan hau korrosioaren eragina murrizteko AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean egindako ikerketa-lan baten emaitza da.
EUROCORR nazioartean erreferentzia den topaketa da, korrosioaren aurkako babesarekin lotutako esperientzia eta aurrerapen teknologikoak partekatzera bideratukoa.
Garatek aurkeztutako lana Oil & Gas sektorerako laser cladding teknologiaren aplikazioak garatzera bideratuta dago. LMD (Laser Metal Deposition) eta EHLA (Extreme High Speed Laser Application) teknologiekin egindako hurrengo aurrerapenek materialak eta prozesuak modu independentean ebaluatzea ahalbidetuko dute korrosio-parametro nagusiei dagokienez, batez ere nikel eta burdin oinarria duten estaldura hibridoen PREN (Pitting Resistant Equivalent Number) adierazgarria doitzeko.