• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

“Offshore aplikazioetarako soldatze-prozesuen optimizazioa” jardunaldi teknikoa

Ekainaren 18an, offshore aplikazioetarako soldatze-prozesuei buruzko saio teknikoa hartuko du AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak. Soldatu ondoko tratamendu termikoak eta soldatutako osagaien propietateen hobekuntza izango ditu ardatz.

Lotura-teknologien arloan, soldatze-prozesuek funtsezko zeregina dute metal-mekanika industrian. Oil & Gas, Energia, Ontzigintza edo Automozioa bezalako sektore garrantzitsuetarako egitura handien fabrikaziotik hasi eta erabileragatik hondatuta dauden piezetan konponketa errazak egiteraino, soldatze-prozesuak eta horien aplikazioa funtsezkoak dira sektore industrialen beharrei erantzuteko.

Soldaduraren arloko teknikarien eta espezialisten ezagutza indartzeko, laguntzaileen artean sinergiak sortzeko eta osagai seguruagoak eta eraginkorragoak fabrikatzeko bidean aurrera egiteko, sektoreko adituek eta espezialistek ingeniaritzaren funtsezko arlo horietan duten ezagutza eta esperientzia partekatuko dute jardunaldi honetan. Era berean, soldaduraren eta materialen industriaren garapena eta bikaintasuna bultzatzen duten azken joerak, teknika berritzaileak eta praktika onenak landuko dira.

PROGRAMAREN edukiak eta HIZLARIAK

Jornada técnica: Procesos de soldeo para aplicaciones offshore

Jardunaldi teknikoa: Offshore aplikazioetarako soldadura-prozesuak

Programa osoa eta izena emateko bideak hemen kontsulta ditzakezu: https://forosconocmiento.es /

  • “Aldaketa txiki bat aurrerapen handi baterako. Gas-nahasketen eragina eta bilakaera “. NIPPON GASES/Txema Alday. Ekoizpen managerra
  • “Soldadurako kontsumigarrien eta osagaien garapen berriak, soldadura-keen emisioa minimizatzeko”. VOESTALPINE BÖHLER WELDING/José María Miguel. Zuzendari teknikoa
  • “Tratamendu termikoak soldaduran: kontsumigarri egokiak eta zuzendu beharreko erroreak”. VOESTALPINE BÖHLER WELDING/José María Miguel. Zuzendari teknikoa
  • “Offshore briden belaunaldi berria”. GRI FLANGES IRAETA/Pedro Verdasco. Q & E Managerra
  • “Offshore osagaien karakterizazio aurreratua. CTOD saiakuntzak soldaduran “. AZTERLAN Zerbitzu Teknologikoak/Urko Uribe. Saiakuntza Fisikoen Arloko arduraduna
  • “Sarbide zaileko hodietan Weld Overlay akatsak konpontzeko prozedura”. NEWTESOL/Borja Saiz. CTO
  • “Hidrogenoaren hauskortasunaren fenomenoa. Soldaduretako kasuistika berezia “. AZTERLAN B+G/Josean Goñi. Materialen zuzendaria
  • “Lotura soldatu mota desberdinetan jalkitze-abiadura handitzeko aukerak” (ingelesez). VOESTALPINE BÖHLER WELDING/Erwin Gering. Manager Global Industry Key Accounts, Wind energy, steel construction and pipemills
  • “Nahaste alternatiboen eskua hobetzea altzairu herdoilgaitzezko offshore osagaien soldaduran”. NIPPON GASES/Txema Alday. Ekoizpen managerra
Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?