• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Oceanic proiektuko laginak bat itsasotik atera dira 8 hilabetez murgilduta izan ostean

Itsas egurats gogorrak jasan arren (14 metroko altuerako olatuek laginak lotuta zituen BIMEPeko buietariko bat erauzi dute), ez bastidoreak ez material eta tratamendu laginak zituzten panelek, ez dute kalterik jasan.

 

Apirilaren 9an atera zen Oceanic Proiektuko bigarren saiakuntza-bankuko bastidoreetariko bat BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) itsas energia saiakuntza eremuan abuztuaren 2tik murgilduta egon ostean.  Bastidoreak 8 lagin panel dauzka, 6 metalezkoak eta 2 plastikozkoak, antifouling eta korrosioaren aurkako (metalikoen kasuan) soluzioekin tratatuak. Orain, lagin panelak aztertu egingo dira fenomeno hauen aurkako tratamendurik eraginkorrenak definitzeko.

Bigarren bastidore bat murgilduta mantenduko da frogekin jarraitu ahal izateko. Bastidore honek 6 panel metaliko eta plastikozko panel bat dauzka.

 

Apirilaren 9an itsasoko uretatik ateratako 8 lagin panel dauzkan bastidorea.

Kalterik gabe egurats gogorra jasan arren

Laginak dituzten bastidoreak 15 metrora murgilduta mantendu dira itsas hondora 50 metroko luzerako kateekin lotuta dauden BIMEPeko buietan lotuta.

Martxoaren 24an, 14 metroko olatuek buoietariko bat lotzen zuen kateetako bat hautsi zuten eta buia mareak eraman zuen. Hala ere buia honetara lotuta zeuden bastidoreak eta panelek, IK4-Azterlan Zentro Teknologikoak diseinatuak itsas ingurumeneko egoera gogorrei aurre egiteko, ez dute kolperik ez kalterik jasan.

Oceanic Proiektuaren lantaldeak korrosioaren aurkako eta antifouling erako soluzioak garatzera zuzenduta dago zeinak kostaldeko bestelako aplikazioetan erabili ahal izango diren. Proiektua SPRI, EVE, SWEA, CDTI eta FCT erakundeek diruz lagundua dago, OCEANERA-NET programaren baitan (Ocean Energy European Research Network), OCEANERA/0005/2014.oceaneranet.eu erreferentziarekin.

 

Itsasoak eramandako buia hondora lotzen zuen katea apurtu ostean.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?