AZTERLANek zero emisio bidean aurre dihardu autokontsumorako eguzki-sorkuntza fotovoltaikoko instalazioa handituz. Honi esker, Metalurgia Ikerketa Zentroaren ekimenarekin lotutako berotegi-efektuko gasen sorrera gutxituko da.
“Net zero emmissions” mundu baterako trantsizioa beharrezkoa da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, gaur egun aurrean dugun erronkarik handienetako bat izanik. Hori lortzeko, gure ekoizpen, kontsumo zein eguneroko ekimena garatzeko eran eragiteko konpromiso argi bat hartzea eta eraldaketa sustatzea beharrezkoa da. AZTERLANek bere egin du konpromiso hau.
Hasieratik geotermiaren alde (teknologia berriztagarria eta ikaragarri eraginkorra) egindako apustuari, zentroko klimatizazioa (berokuntza eta hoztea) eta instalazioetarako ur bero sanitarioa sortzen dituena, autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren zabalkundea gehitu behar zaio, orotara 150kWp sortzeko erabateko ahalmena izango duena. Honi esker, Zentroaren jardueraren energia-beharren zati handi bat estaltzea lortuko da.
Honako hau, metalurgian espezializatutako Zentro Teknologikoaren ingurumen-apustu berri bat da, zero emisio-helbururantz aurrera egiteko abian dauden gainontzeko neurriekin bat egiten duena.