• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Material metalikoen gogortasun-propietateei buruzko jardunaldi teknikoa

Saiakuntza-ekipoak fabrikatzen dituen ZwickRoell EMCO-TEST konpainiaren eskutik, eraldaketa metal-mekanikoarekin lotutako hainbat sektoretako enpresetako hogeita hamar bat profesionalek gogortasun-propietateei eta saiakuntza-teknikei buruzko ezagutzak sakondu dituzte, baita ISO 18203:2022 altzairuen azaleko geruza gogortuen lodiera zehazteko araua ere.

Gogortasun-saiakuntzak asko erabiltzen dira material metalikoen propietate mekanikoak ebaluatzeko eta osagaiei egindako tratamendu termikoak eta termokimikoak modu egokian egin diren zehazteko. Indentagailuan aplikatutako karga, kargaren iraupena, kantitatea eta laginaren gainean egin beharreko gogortasunen eta sartzailearen geometriaren arteko distantzia dira saiakuntzaren azken ebaluazioa egiteko funtsezko irizpideak.

Gogortasun-sakontasuna ebaluatzeko nazioarteko estandarrek betetze-maila onargarrien esparrua eta saiakuntza horiek behar bezala egiteko jarraitu beharreko prozedurak ezartzen dituzte. Altzairuen gogortasun-sakontasunaren arauen eguneratze berrienak ezagutzeko eta gogortasun-propietateen ezaugarriei eta saiakuntza-metodoei buruzko ezagutza sakontzeko, AZTERLANek eta ZwickRoell EMCO-Test-ek jardunaldi tekniko bat egin dute jakintza-arlo horri buruz.

Jardunaldiaren gai nagusiari buruzko sarrera gisa, saioaren lehen hitzaldia Iva Konstantinovak egin du, eta honako saiakuntza-metodo hauen ezaugarri nagusiak zehaztu ditu: Rockwell (ASTM E18 eta ISO 6508-1), Vickers (ASTM E92 – Macro eta ISO 6507-1), Brinell (ISO 6506-1 eta ASTM E10) eta Knoop (ISO 4545-1). Horiek dira ohikoenak eta gehien erabiltzen direnak. EMCO-Test ZwickRoell-eko adituak metodorik egokiena hautatzeko irizpide nagusiak zehaztu ditu, entseatu beharreko materialaren, homogeneotasunaren eta gogortasunaren arabera; baita entseatu beharreko piezaren edo laginaren tamaina eta geometria, eskatutako saiakuntza-puntuen kopurua edo beharrezko doitasun-maila ere, besteak beste. Ondoren, bere hitzaldiaren bigarren zatian, Ivak hain ohikoak ez diren gogortasun-saiakuntzen alderdi teknikoak ere ezagutarazi ditu, nano-indentazio metodoa (ISO 14577-1) eta Jominy saiakuntzak (ISO 642) nabarmenduz.

Bere aurkezpena gogortasun-saiakuntzari buruzko arauen eguneratzean zentratuta, eta zehazki, termikoki tratatutako altzairuen azaleko geruza gogortuen lodiera zehaztean, ZwickRoell EMCO-Test-eko ingeniari Iñaki Gutierrezek ISO 18203:2022 arauaren berrikuntza nagusiak laburbildu ditu, bere aurrekoek (ISO 2639, DIN 50190-3, DIN EN 10328 eta ISO 13208) jasotako alderdiak bateratzen eta sinplifikatzen dituena. Berrikuntzen artean, definizio berriak eman dira alderdi hauei dagokienez: zementazio-sakonera (CHD), azaleko gogortze-sakonera (SHD), nitrazio bidezko gogortze-sakonera (NHD), azaleko gogortze-lodiera (THD) eta geruza konposatuaren lodiera (CLT); eta prozedura-aldaketak eta ekipamenduari buruzkoak.

 

Equipo de zwick roell presenta ensayos de dur

Iva Konstantinova eta Iñaki Gutiérrez, ZwickRoell EMCO-Test enjpresako ordezkariak, aurkezpenean zehar.

Saioa amaitzeko, AZTERLAN Zentro Teknologikoaren instalazioak bisitatu dira. AZTERLANek, besteak beste, mota guztietako gogortasun-saiakuntzak egiteko ekipamendua du (Vickers, Brinell eta Rockwell durometroak), eta ENACek akreditatuta dago 59/LE069 ziurtagiriaren arabera mota desberdinetako gogortasun-saiakuntzak egiteko.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.