• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Lucía Unamunzaga: “Balioztatze bide berriak garatzea funtsezkoa izango da industria metal-mekanikoak EAEko 2030 Hondakinen Kudeaketa Planeko helburuak bete ahal izateko”

Eusko Jaurlaritzak 2030 Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroa aurkezteko gutxi falta denean, AZTERLANeko Iraunkortasun eta Ingurumen ikerketa lerroaren arduradun Lucía Unamunzagak, Arantxa Tapia sailburuak berriki aurkeztu dituen helburuen balorazioa egin du, baita metalaren arloko enpresei nola eragingo dien ere.

 

Dudarik gabe, AZTERLANeko ikerlariak azaldutako moduan, “anbizio handiko helburuak dira, batez ere, kontuan izanda azken 10 urteetan sortutako hondakin kopurua %5 soilik jaistea lortu dela”.

Nahiz eta helburuok ez dagozkion industriari bakarrik, “aurreikus genezake ondorio sakonak izango dituztela enpresentzako, era askotako hondakinak eta kantitate handietan sortzen baitituzte. Hauen artean aipatzekoak dira galdaketako finak eta agregakinak, zepa zehatzak, hauts eta lohi metalikoak, material erregogorrak…, zeintzuen egungo kudeaketa eredu nagusia zabortegira botatzea den oraindik”.

Momentuotan, lerro orokorrak eta aurreikusten diren helburuak baino ez dira ezagutzen 2030 Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketa Planari dagokionean. Aste batzuk falta dira bai dokumentu zirriborroaren detaileak bai helburuok betetzeko Eusko Jaurlaritzak eskainiko dituen lanabesak ezagutzeko. Edonola ere, “bai aurreikus genezake hondakin sortzaile diren enpresak egoera konplexuan aurkituko direla eta esfortzu eskerga eskatuko zaiela. AZTERLANen dagoeneko kezka handia nabaritzen ari gara zuzenean inplikatuta dauden enpresen aldetik”.

Zalantzarik gabe, industria metal-mekanikoak estrategiak garatzen jarraitu beharko du sortzen duen hondakin kopurua gutxitzeko eta berrerabilera tasak hobetzeko zein hondakinak bigarren mailako material eran balioztatzeko soluzio teknologikoak bilatzeko.

AZTERLANen “enpresen eskutik goaz erronka teknologiko erraldoi honetan, barne-berrerabilerara eta beste sektore batzuetan erabiltzeko balioztatzera zuzendutako soluzioak bilatuz. Esaterako, momentu honetan interes handia jasotzen ari gara galdaketa enpresen aldetik finak eta agregakinak kudeatzeko soluzioak bilatzeko”. Hondakin honen inguruan denbora luzez ari dira enpresak ahalegin garrantzitsua egiten, bai gutxiago sortzeko bai berrerabilera sustatzeko. Ondorioz, sorkuntza tasak era esanguratsuan jaitsi dira. Edonola ere, “administrazioak balioztatu daitekeen hondakin gisa kontsideratzen du eta tratamendu bide berriak aztertzea eta lantzea proposatzen du, martxoaren 4ko Aginduak jasotzen denez”. Beraz, berrerabileraren eta balioztatzearen bidean aurrera egiteko, “lehenengo eta behin, detailean ikertu eta baloratu behar da korronte bakoitza, baita iturriaren arabera ere, izan ere, hondakin mota berak estrategia eta lan-lerro desberdinak eska ditzake, sorrera puntuaren arabera”.

Lucía Unamunzaga, AZTERLANeko Iraunkortasun eta Ingurumen ikerketa lerroko arduraduna SEM bitartez galdaketa-areak aztertzen.

Edonola ere, beharrezkoa izango da alderdirik praktikoenetan eta teknikoenetan sakontzea Planaren zirriborroa aurkezten denean.

Bukatzeko, Lucía Unamunzagak nabarmentzen du gizarte eta ekonomia iraunkorrago baterako bidea egiteko elkarbanatutako esfortzua egin behar dela. “Garrantzitsua da presioa eta ardura sorreraren inguruan soilik ez direla egon behar gogoratzea. Balioztatze bide berriak topatzeak ez du ezertarako balioko ez badago baita bigarren mailako material hauen erabilera eta aprobetxamendu bide bat”.

Alor honetan, administrazioak eta legediak paper garrantzitsua jokatzen dute “hondakinen klasifikazioaren bitartez, azpi-produktuak kontsideratuz, balioztatze prozesuak erregulatuko dituen araudi espezifikoa garatuz edota birziklatutako materialen erabilerarako pizgarriak garatuz”, besteak beste. Beharrezkoa da industriak administrazioaren laguntza izatea hondakinentzako soluzio errealak aplikatzeko eta bigarren eskuko materialen zein birziklatutako produktuen inguruko eskaria sustatzeko, orain arte ez baitute desiratutako onarpena lortu.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.