Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko Teknologia Transferentzia Programaren barruan finantzatuta eta FEDERen laguntzarekin, MINA proiektua (espediente zk.: 6/12/TT/2021/00006) energetikoki autosufizienteak diren puntu anitzeko sentsoreak metalezko osagaietan integratzean oinarritzen da; horrez gain, harrapatutako datuak haririk gabe igortzeko gai izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko Teknologia Transferentzia Programaren barruan finantzatuta eta FEDERen laguntzarekin, MINA proiektua (espediente zk.: 6/12/TT/2021/00006) energetikoki autosufizienteak diren puntu anitzeko sentsoreak metalezko osagaietan integratzean oinarritzen da; horrez gain, harrapatutako datuak haririk gabe igortzeko gai izango dira.
Fabrikazio-prozesuetan irisgarritasun gutxiko eremuetatik eskuratzen zailak diren datuak biltzeak oinarrizko erronka teknologiko bat planteatzen du: transduktoreenganaino potentzia eramateko konponbideak garatzea. Hain zuzen, espazio hauetan gertatzen dira prozesuko fenomeno garrantzitsuenetako batzuk zeinak interes handikoak diren fabrikazio adimenduneko soluzioen garapenean aurrera egiteko.
Garikoitz Artola doktoreak, AZTERLANeko Konformatze Teknologien zuzendariak, azaltzen duen bezala, “SUSIE proiektuan (Elkartek programaren barruan finantzatua) transduktoreentzako potentzia ziurtatzeko tresnen gainazalean potentzia-kableak txertatzearen bideragarritasuna frogatu ahal izan genuen… MINA proiektuan urrats bat gehiago eman nahi izan dugu kablerik gabeko estrategia baten alde eginez, transformazio/fabrikazio prozesuetan eskuragarri dagoen energia erabilita gailu horiek hornitzeko beharrezkoa den potentzia lortzeko eta horien seinalea haririk gabe igortzen dela ziurtatzeko”.
Zehazkiago, MINA proiektuak (“Multipuntu, haririk gabeko eta autoelikatutako sentsorikaren garapena, muturreko baldintzak dituzten ekoizpen-tresnen eta osagai metalikoen gainazala monitorizatzeko”) “osagai sentikorrak sor daitezkeela frogatu nahi du, hau da, osagai metaliko baten azalean puntu anitzeko sentsore-sistema bat integratzea lortu nahi dugu, zeinak inguruneko energia xurgatzeko eta haririk gabe irakurketak bidaltzeko gaitasuna izango duen”.
Hori lortzeko, funtsezko lan-esparrua izan da elementu horiek kanpoaldearen aurrean “blindatzea”, bai manipulatu ez daitezen, bai “berauetako elektronikaren narriadura saihesteko, eta, aldi berean, fabrikazio-tresnen eta hauetako osagai mekanikoen portaera bermatuta, haien iraunkortasunari eragin gabe (higadurarekiko erresistentzia, korrosioa, deformazio plastikoa eta pitzadura)”. Hori lortzeko, ikerketa-taldeak sistema horiek laser-soldadura eta laser cladding prozesuen bidez integratzeko teknikak lantzen dihardu.
«AZTERLANentzat oso lan-eremu garrantzitsua da, eta lotura handia du gure zentro teknologikoko beste lan-esparru garrantzitsu batzuekin. Gainera, 4.0 industriarekin eta fabrikazio adimendunarekin lotutako hainbat arlotan aplikatzeko eta aurrera egiteko aukera handiak eskaintzen ditu”. Artolak azaldu duenez, “espero dugu MINAren emaitzek AZTERLAN gaitzea Industria Adimendunaren balio-katean sar daitezkeen osagai sentikorrak fabrikatzeko zimenduak manufaktura-industriara transferitzeko”.
Ondoren, teknologia hori industria-aplikazio bakoitzera transferitzeko bidea kasu bakoitzean zehaztu beharko da; beraz, “helburua ez da produktu bat merkatura ateratzea, baizik eta gure inguruko industriari etorkizuneko industriak eskatzen dituen gaikuntza-teknologiak txertatzen laguntzeko gaitzea”.
MINA proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko Teknologia Transferentzia Programaren barruan finantzatutakoa da (Espediente-zk.: 6/12/TT/2021/00006), eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) lagunduta.