• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Korrosioaren ondorioak material metalikoetan kontrolatzeko estrategia berriak

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak eta TABIRA Galdaketa Institutuak antolatuta, SOCIEMAT eta European Corrosion Federation erakundeen babesa izan zuen ekitaldiak. “Inguru korrosiboetan metalaren korrosioaren ondorioak arintzeko estrategiak” webinarrak 80 teknikari eta espezialista inguru bildu zituen, material metalikoen korrosioaren arloko esperientziak eta garapen teknologiko berriak partekatzeko.

 

Korrosioaren aurkako borrokan, ikerketa eta garapen teknologiko berriak fenomeno horrek materialengan, osagaiengan eta egiturengan dituen ondorioak gutxitzera bideratzen dira, eta, aldi berean, korrosioaren “ekidin ezinezko agerpena” atzeratzera. Eremu honetako ikerketa-ildo ohikoenak korrosio-mekanismoak (korrosio motak), materialak babesteko sistemak (estaldurak, aleazio aurreratuen diseinua, etab.) eta medioa (materiala zerekin dagoen kontaktuan edo zerekin elkarreragiten duen) ezagutzean oinarritzen dira.

Bilera tekniko honek METROHM HISPANIA eta MESHIND enpresen eta AZTERLAN zentro teknologikoaren berrikuntzak eta garapen berriak partekatzeko aukera eskaini zuen korrosioaren agerpena atzeratzeko eta haren ondorioak arintzeko.

Saioa hasteko, METROHM HISPANIAko Jesús García de la Fuentek hartu zuen parte. Saiakuntza elektrokimikoek material metalikoek korrosioaren aurrean dituzten propietateak ebaluatzeko eskaintzen dituzten ezaugarri eta aukeren berri eman zuen. “Korrosioa metalaren eta honekin kontaktuan dauden elementuen arteko erreakzio elektrokimikoaren emaitza da. Horregatik, saiakuntza hauek informazio-iturri garrantzitsuak dira materialen ezaugarriak eta portaera ebaluatzeko orduan”. Erakusketan, García de la Fuentek gehien erabiltzen diren metodo elektrokimikoak partekatu zituen, industria metal-mekanikoak aurre egin behar dien arazo nagusiak oinarri hartuta.

Entsegu-teknika horiei dagokienez, HISPANIA METROHM adituak adierazi zuen “metodo normalizatuak” direla, korrosioari buruzko nazioarteko arauen zehaztapenak betetzen dituztela, beste saiakuntza-metodo batzuekin osagarriak direla eta eskaintzen duten abantaila nagusia denbora aurreztea dela. “Saiakuntza elektrokimikoek zenbait ordutan eman ditzakete beste batzuek asteetan eman ditzaketen emaitzak, hala nola, gatz-lainoak”: Hala ere, argitu zuen saiakuntza mota desberdinen emaitzak ez direla ez ordezkoak ez parekoak, eta, elektrokimikoak, batez ere, “materialen ezaugarriak egiaztatzeko eta ziurtatzeko” erabiltzen direla.

Organizadores y ponetes de la jornada comparten experiencias y casos prácticos para mitigar los efectos de la corrosión

Hurrengo hitzaldia Enara Mardaras AZTERLANeko ikerlariak egin zuen. Korrosio eta Materialen Babesean espezializatutako ikertzaileak zentro teknologikoko lan-taldeak molde-metal erreakzio bidezko galdaketako osagaien azaleko hobekuntzari buruz egindako ikerketa azaldu zuen. Mardarasen hitzetan, lan horri esker ondorioztatu ahal izan da “aleazio espezifikoko elementuen hedapenaren bidez, propietate hobetuak dituzten gainazaleko egiturak lortzeko galdaketako osagaien gainazala aldatzea aukera bideragarria dela”.

Mardarasek azalera-egokitzapen kasu bana aurkeztu zien entzuleei, FeCr eta duplex altzairu herdoilgaitzeko hautsa erabilita. “Bi kasuetan azaleko gogortasun handiagoa eta higadurarekiko erresistentzia handiagoa lortu dugun arren, duplexak bakarrik eman ditu propietate hobeak korrosioaren aurrean”.

Ikerketaren ondorioen aplikazio industrialari dagokionez, material metalikoen korrosioan eta babesean adituak adierazi zuen “maila industrialean erreproduzitzeko moduko esperientzia” dela, baina “aldez aurretik azterketa pertsonalizatua behar da, instalazioko material espezifikoaren ezaugarriak, osagaien geometria eta ekoizpen-prozesuaren beraren ezaugarri espezifikoak aztertzeko”.

Jardunaldiko hirugarren aurkezpena Unai Garatek egin zuen, MESHIND (Metal Stamping & Hot Industry S.L.) oinarri teknologikoko enpresa berriaren gerenteak. Enpresa horrek ad-hoc estaldura metalikoak garatu eta aplikatzen ditu laser cladding (LMD) teknologien bidez. Teknologia horri esker, “propietate mekaniko aurreratuak ematen dituzten estaldurak aplika daitezke osagai metalikoen gainazal aktiboetan, horien oinarrizko materiala xumeagoak izan daitezkeelarik”. Osagai horiei eman dakiekeen propietateen artean korrosioarekiko erresistentzia dago.

Osagaiei korrosioaren aurrean babes handiagoa emateko LMD bidez materiala birkargatzea erabil daiteke, adibidez, “gai korrosiboak garraiatzen dituzten produktuetan, korrosioarekiko erresistenteak diren aleazioetan fabrikatzen direnak, edo zerbitzuan errendimendu hobea lortzeko gehitutako materialaren kontrol zehatza eskatzen duten aplikazioetan”. Kasu bakoitzean, laser bidez materiala birkargatzearen helburua desberdina da: “Konposizio kimikoa aldatzetik tratamendu termikoak oso modu lokalizatuan egiteraino, zein korrosioaren aurkako baldintzak bermatzeko beharrezkoak diren metal ekarpenak egiteraino”.

Garateren hitzetan, teknologia honen aplikazioaren gakoa ekarpen-materialen garapena eta LMD prozesuen garapena eskutik joatea da. Bestela, “emaitza kritikoa izan liteke”.

Saioa amaitzeko, AZTERLANeko Diagnostiko eta Zerbitzuan Huts-egite Analisiaren arloko arduradun José Antonio Goñik egin zuen azken aurkezpena, korrosioak eragindako patologien inguruan. “Korrosioa berezitasun eta zailtasun handiak dituen fenomenoa da, materialaren eta ingurunearen arteko elkarreragin kimikoaren emaitza baita, baina beste faktore batzuekin batera ere etor daiteke, hala nola, karga mekanikoekin”.

“Korrosio bidezko akatsen mekanismoak aztertzen ditugunean, ohikoa baino ikuspegi kritikoagoa jartzen dugu mahai gainean: zergatik ez luke osagai honek korrosiorik jasan behar?”. Horrela, akatsaren jatorria zehazteko ikerketa-ildoa “akats-mekanismoen identifikaziora edo materialak behar bezala jokatu ez duela adierazten duten elementuetara zuzentzen da, kausak identifikatzen saiatuz”. Korrosioagatiko akatsei dagokienez, “kontua ez da material batek korrosioa jasango duen ala ez, korrosioa fenomeno saihestezina baita, baizik eta zerk eragingo duen korrosioa, zein motatako korrosioa izango den, zer eragin izango duen osagai/materialaren funtzionaltasunean eta noiz espero daitekeen korrosioa agertzea. Espero daitezkeen nola eta noiz ez badira batetzen, hori da gure lan esparrua”.

Akats-analisian adituak, azkenik, korrosio mota desberdinek eragindako akats goiztiarren kasu praktiko batzuk partekatu zituen, baita horien atzean ohikoenak diren eragileak eta faktoreak ere.

“Corrosion Awareness Day 2021” baitan kokatutako ekimena

Ekitaldi tekniko honek bat egiten du Corrosion Awareness Day-ren aldarrikapenekin, fenomeno honen ondorio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoez kontzientziatzeko helburuarekin. Topaketa teknikoaren antolatzaile gisa, AZTERLAN Ikerketa Zentroak eta TABIRA Galdaketa Institutuak “oso irakurketa positiboa” egin dute, sortutako interesaren eta maila teknikoaren inguruan.

“Ekimenak industriaren interesa piztu du eta enpresetako teknikarien parte-hartzea nabarmentzekoa izan da. Horrek agerian uzten du material metalikoekin lan egiten duten sektore guztiei eragiten dien fenomeno horrekiko interesa eta kezka”.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.