IK4 Research Aliancek Madrilen antolatuko Saiakuntza Ez Suntsitzaileei buruzko jardunaldian, Carmelo Santamarina IK4-AZTERLAN Mentarlugi Ikerketarako Zentroko SES (NDT Non Destructive Testing) alorreko buruak teknologia honek intereseko hainbat industriarako eskaintzen dituen gaitasunak aurkeztu ditu.
Tomografiak automobilgintza sektoretik haratago doazen hainbat erabilera esparru dauzka, hala nola, dentsitate altuko aleazioen bitartez fabrikatutako osagarriena (esaterako, medikuntza alorrean sortzen diren mokorrerako protesien fabrikazioa), MIM teknologien bitartez sortutako osagarriak (hegazkintzan oso erabiliak) edota elementu askoren konbinazioaren bitartez sortutako aparrak.
Santamarina jaunak IK4-AZTERLAN ikerketa zentroko laborategietan burututako hainbat esperientzia eta ikerketa arrakastatsu partekatu zituen ekitaldira bertaratutakoekin.Aurkezpenean erabilitako dokumentua albiste honen bukaeran ikus liteke.
Carmelo Santamarina hitzaldiaren hasieran.
Tomografia digitala eta beste saiakuntza ez-suntsitzaile batzuk
Tomografia axial digitala edo konputerizatua burnizko zein ez burnizko osagarrien barne akatsak detektatzea ahalbidetzen duen teknika da. Osagarriaren akatsaren bolumena era zehatzean kokatzen du eta honen tamaina koantifikateko gai da.
Teknika honez gain, IK4-AZTERLANek saiakuntza ez-suntsitzaileak burutzeko beste hainbat gaitasun teknologiko ere badauzka: radioskopia saiakuntzak egiteko ekipoa, likido sarkor fluoreszente auto-emulsifikableen bidezko egiaztatze sistemak, bankadan partikula magenetikoen saiakuntza eta ultrasoinu bidezko saiakuntza kontaktu, TOFD eta Phased Array tekniken bitartez.
Era berean IK4-AZTERLANek 31 zertifikazio dauzka saiakuntza ez-suntsitzaileak burutzeko UNE EN ISO 9712, (VT-RT-PT-MT) arauaren arabera, 3. mailako kualifikaziodun teknikariak, instalazio radiaktiboen gainbegiraleak eta ENAC akreditatutako saiakuntza espezifikoak ultrasoinuetan eta partikula magenetikoetan.