• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Jardunaldia: elektromugikortasunerako trantsizioa. Tokiko industria-sarearentzako aukerak eta mehatxuak

Joan den maiatzaren 19an egin zen Azterlanen lan-topaketa aipagarri hori, tokiko enpresen, eragileen eta erakundeen arteko lankidetza-esparru horretan ibilgailu elektrikoaren sarrerarekin eta horrek tokiko industria-sarean duen eraginarekin lotuta egindako azterketen eta hausnarketen ondorioak eta emaitzak partekatzeko helburu nagusiarekin.

 

Elektromugikortasuna dagoeneko aldaketa garrantzitsuak eagiten ari da automobilgintzaren industrian eta haren balio-kate osoan. Gure inguruko enpresa-ehunean pisu espezifiko handia dauka automobilgintzaren sektoreak eta fenomeno honek eragin zuzena dauka produkzio-inplikazioen gainean.

Ekitaldi hoentan gaur egungo egoera konplexuaren gako batzuk partekatu ahal izan dira, baita automobilgintzaren sektoreko balio-kate osoak izandako aldaketaren ondorioen gakoak ere, ibilgailu elektrikoaren garapenarekin eta sarrerarekin zuzenean lotuta daudenak. Egia da epe laburretik haratago doan aurreikuspen oro mundu globalizatu baten aldaketa iragarrezinei eta kontrolaezinei lotuta dagoela, baina beharrezkoa da sektoreko mugimenduen bilakaeraren jarraipen zehatza egitea, eta garrantzi berezia ematen zaio OEMek eta merkatua arautzen duten gainerako eragileek jokatzen duten rolari, mugikortasun-eredu berrietara bideratutako ekoizpen-estrategien aldaketaren aldeko apustu irmoa egin baitute.

Ibilgailu elektrikoaren aldeko apustuak eragina du barne-errekuntzako ibilgailuetan txertatutako osagaien diseinuan eta fabrikazioan parte hartzen duten enpresa guztiengan; izan ere, ibilgailu horiek beren estrategiak berrikusi eta gaitasunak egokitu beharko dituzte merkatu-aldaketa garrantzitsu horren aurrean, eta, aldi berean, aukerak irekiko dira beste gune teknologiko batzuetan, hala nola motor elektrikoetan, potentzia-elektronikan, baterietan eta horiei dagozkien azpisistemetan, konexio sensoriko eta lotutako azpiegituretan.

Jardunaldiaren bigarren zatiak 25 enpresa inguruko talde batekin partekatutako lan-esparru honetan lortutako ondorioetako batzuk ezagutarazteko balio izan du; izan ere, DEK garapen-agentzien (Durango Enpresen Ekimena), LEA ARTIBAI Fundazioaren eta ERROTA Fundazioaren eta AIC Fundazioaren eskutik, hainbat lan-dinamikatan parte hartu dute, taldeka zein banaka eta, horiei esker, egungo eszenatokiaren aukerak eta ahuleziak aztertu dira.

Saioarekin batera, mahai-inguru bat egin da, eta enpresek eurek partekatu ahal izan dituzte etorkizunari begira dituzten kezka, zalantza, estrategia eta itxaropenetako batzuk.

Bizkaiko Foru Aldundiaren berariazko laguntza eskertu nahi dugu, balio handiko eskualde-arteko lankidetza-esparru hori ezartzea ahalbidetu baitu, erronka globala baita, eta, horren aurrean, eskura ditugun tresna guztiekin lan egiten jarraitu behar dugu.

Bizkaiko FORU ALDUNDIAren, DURANGALDEKO MANKOMUNITATEAren, AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAren, DURANGO ENPRESEN EKIMENAren, LEA ARTIBAI FUNDAZIOAren eta ERROTA FUNDAZIOAren ordezkariek koordinatu dute lan-dinamika.

Jardunaldiaren hasiera Ainara Basurkok (Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko FORU ALDUNDIko diputatua) eta Mireia Elkoroiribek (DURANGALDEKO MANKOMUNITATE presidentea) egin dute.

Tokiko agenteen eta enpresen parte hartze nabarmena.

Mahai-ingurua enpresekin.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.