IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroan egingo da martxoaren 22an, FUCHS LUBRICANTES, S.A.U. enpresaren parte hartzearekin
Fundizioko piezen mekanizazioari dagozkion problema ohikoenak eta hauen kontrolerako estrategiak eta soluzio aurreratuak ezagutzea interes handiko gaiak dira Fundizio sektorearentzako.
Testuinguru honetan “Fundizioan mekanizazio estrategiak. Material metalikoen mekanizaziorako eta sistema hidraulikoentzako fluidoen garapen aurreratuak“ lan-bilkurak, Tabira Galdaketa Insitutuak eta IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoak antolatua LUBRICANTES, S.A.U. enpresaren parte hartzearekin, mota honetako piezen inguruko ezagutza aurreratua partekatzea eta metalen mekanizaziorako produktu aurreratuak garatzeko jarraitutako metodologiak azaltzea du helburu. Honetarako, prozesuaren jokaera erreproduzitzen duten entsegu nagusiak berrikusiko dira.
Jardunaldiak metalen prozesamendurako mekanizazio fluidoak landuko ditu. Hauek eskakizun handiei erantzun behar diete eta aurrerapen handiak jasaten ari dira. Horrekin batera, zirkuito hidrauliko modernoek suposatzen dituzten erronkak landuko dira. Hauek presio altuekin, punpen azkartasun handiarekin eta edukiera eta erretentzio denbora doituagoekin lan egiteko diseinatuta daude. Ondorioz, erronka esanguratsua dira lubrifikatzaile berrien berrikuntzarako eta garapenerako. Era berean, egungo lege ingurua azalduko da baita produktu hauei eragingo dieten eta 2018an indarrean sartuko diren aldaketak ere.
Bilkuraren inguruko informazio gehiago
Jardunaldia IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroaren egoitzan egingo da. Programa osoa eta izen ematea esteka honen bitartez aurkituko dituzu.