Atzera

Japoniako galdaketa enpresen ordezkaritza esanguratsu batek IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa bisitatu du

Zentro teknologikora egin duten bisitan, partehartzaileek IK4-AZTERLANek galdaketa industriarako garatutako azken berrikuntzak ezagutzeko aukera izan dute. Horrez gain, metalurgian espezializatutako zentroaren gainontzeko gaitasunak ezagutu ahal izan dituzte.

 

Uztailaren 3an IK4-AZTERLANek Japoniako delegazio esanguratsu baten ordezkaritzaren bisita jaso du, 54 galdaketa profesionalek osatutakoa. JAPAN JAPAN FOUNDRY SOCIETY koordinatua FUNDIGEX Espainiako Galdaketa Esportatzaileen Elkartearekin batera, IK4-AZTERLANera egindako bisita gure herrialdeko galdaketa-industria ezagutzeko bisita zabalago baten baitan kokatzen da.

Aitor Loizaga Budinazko Materialen ikerketa lerroko koordinatzaileak 4.0 teknologien eta prozesu kontrolerako teknologien alorreko Zentroaren azken berrikuntzak partekatu zituen bisitariekin “fabrikazio sendoa eta efizientea lortzera bideratutakoak, zero akatsa filosofiarekin lerrokatuta”. Aurkezpen honen ondoren, bisitari taldeak IK4-AZTERLANen instalazioak bisitatu zituen, Europa mailan erreferente den zentroa.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.