• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IV. Tratamendu Termikoen Forum Teknikoak 70 espezista baino gehiago batu ditu industria metalurgikora zuzendutako azken aurrerapenak partekatzeko

IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoak lan-saio tekniko honen edizio berri bat hartu du zeinak tratamendu termikoen balio-katearekin lotura duten hainbat enpresatako teknikarien parte hartzea izan duen (osagarrien fabrikatzaileak, tratamendu-egileak, diseinatzaileak, azken erabiltzaileak, instalakuntzen fabrikatzaileak eta tratamendu termikoekin lotutako lehengaien hornitzaileak)

 

Urriaren 17an egin da IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren egoitzan TRATER DAY 2019, Tratamendu Termikoen Forum Teknikoa. Bilkura, fabrikazio teknologiekin eta tratamendu termikoen teknologiekin lotutako profesionalei zuzenduta dago sektoreko berrikuntzak partekatzeko. Tratamendu termikoekin lotutako balio kate osoaren bilgune bezala, forumak zalantzak eta erronkak lantzeko aukera ere eskaini du. Osagarri metalikoei egiten zaien eskakizun gero eta altuagoek, aleazio berrien garapenarekin lotutako erronkek, fabrikazio prozesu berriek eta 4.0 teknologiek ezin bestean behartzen dute sektorea etengabeko berrikuntzan murgilduta mantentzen soluziorik eraginkorrenak eta efizienteenak eskaini ahal izateko.

Testuinguru honetan, beste behin, TRATER DAY 2019 ekitaldiak konbokatoria gaitasun handia izan du eta 40 erakunde baino gehiagotik etorritako 76 profesional bildu ditu.

TraterDay 2019 jardunaldiaren antolatzaileak eta parte hartzaileak

Garapen teknologiko berriak tratamendu termiko eraginkorragoak lortzeko

Garikoitz Artola doktorearen, Material Solidoen Konformatze Teknologien ikerketa lerroaren koordinatzailea, eta José Javier González-en, Tabira Galdaketa Institutuko Zuzendari Orokorra, ongietorriaren ostean, ekitaldi teknikoa hezur-mamitu duten aurkezpenek hainbat alor landu dituzte, hala nola, datuen analisian oinarritutako soluzio-bilaketa, energia efizientzia edota prozesu eta garapen berritzaileen aurkezpena.

Aurkezpen teknikoei hasiera emateko, Lucas Bustamante jaunak, AIR LIQUIDE FRANCE INDSUTRIE enpresako tratamendu termikoen proiektu arduraduna, hainbat kasu praktiko erakutsi ditu tratamendu termikoekin lotutako kalitate metalurgikoko arazoei soluzioak bilatuz. Bustamante jaunak baietsi du datuen analisia prozesuko datuekin uztartuta gakoa dela hainbat arazoren jatorria ikertzeko. Bere hitzetan balio gehitua “interpretazio gaitasunean eta datuei zentzua emateko trebetasunean dago; baita prozesuko baldintza errealekin uztartzean ere”.

Lucas Bustamante, AIR LIQUIDE FRANCE INDSUTRIE enpresako Tratamendu Termikoen Project Manager-a bere aurkezpenean zehar

Begirada datuen kudeaketan eta analisian mantenduta, Guillermo Domínguez CEIBER enpresako zuzendari teknikoak energia efizientzian zentratu du bere aurkezpena. Dominguezen hitzetan energia kontsumo eta produkzio datuen ustiaketa adimentsua beharrezkoak dira energia kontratatzeko orduan erabaki egokiak hartzeko. Honek aurrezteko aukera zabalak eskaintzen ditu, bereziki, energia kontsumo altua duten industrietan.

IK4-AZTERLANek ere parte hartu du jardunaldian bi aurkezpenekin. Alde batetik, Itziar Berriozabalgoitiak eta Garikoitz Artola doktoreak, biak konformatu teknologietan ikerlari adituak, lerroko tratamendu termikoa burutzeko prozesu baten diseinua eta martxan jartzea aurkeztu dute, forjatutako piezen bero hondarrak berrerabilita. Aurkeztu dutenez, aurrez ikerketa termodinamiko bat burutu dute, piezen ezaugarriak eta eskatuko zaizkien baldintzak kontuan hartuta. Sistema honek tratamendu termikoko prozesua sinplifikatzeko aukera eskaintzen du prozesu-denborak eta kostuak gutxituta. Gainera espazio arazoak dituzten instalazioetan aplikatu daiteke. Ikerlarien hitzetan pieza familia zehatzei aplika dakieke soluzio hau.

IK4-AZTERLAN-eko ikerlari Itziar Berriozabalgoitia eta Garikoitz Artola doktorea lerroko tratamendu termiko bat burutzeko garapena aurkezten

Superaleazioen alorrean (batez ere hegazkingintzan eta energia sektorean erabiltzen diren materialak), Andrea Niklas doktoreak, Material Berezien ikerketa lerroko ikerlaria IK4-AZTERLANen, Laves faseari buruzko ikerketa aurkeztu du fase honek osagarrien propietate mekanikoengan dituen ondorioak azalduta. Niklas doktoreak material hauetan solubilizatzeko tratamendu termiko egokienak azaldu ditu. Superaleazioetan Laves faseak gutxitu egiten ditu trakzioaren aurreko erresistentzia eta harikortasuna, baita nekearen aurreko erresistentzia ere. Honela, tratamendu termikoa osagarrien azken propietateak hobetzeko aukera eskaintzen duen erreminta da.

Ekitaldiaren bigarren atala tratamendu termikoei zerbitzua eskaintzen dieten enpresa desberdinek garatutako teknologia berriak aurkeztera zuzendu da. ONDARLAN INDUCTOTHERM GROUP IBERIA enpresaren izenean, Eugenio Pardo jaunak, Forja eta Indukzio bidezko Tratamendu Termikoen arduraduna, IFP (“Independent Frequency and Power”) teknologia berritzailea aurkeztu du, zeinak osagarrien sakontasun desberdinetara heltzeko aukera eskaintzen duen nahieran irteera potentzia eta frekuentzia aldatzeko aukera eskainita jarraiko tratamendu termiko ziklo batean.

Era berean, Francisco Javier Jimeno jaunak, Market Development Manager COHERENT | RPFIN-BAASEL ESPAÑA S.L. enpresan, ezagutzera eman du bertaratutakoei erakutsita laser bidezko tenple teknologietan oinarritutako hainbat soluzio, esaterako: materialaren sakontasun desberdinen gogortzea, gain-beroketa ekiditea puntu espezifikoetan edota hauts zein hari bidezko laser bidezko adizioa (laser cladding) egin den hurbileko zonen tenplea saihestea. Jimeno jaunaren hitzetan “garapen berriak lantzeko ikuspuntua aldatu egin da laserrari dagokionean; lehen laserraren sorrera eta transmisioa ziren berrikuntzaren erroak, gaur egun, ordea, izpiaren forma eta prozesuaren beraren hobekuntza dira lan-lerro nagusiak”

Tratamendu termikoen prozesuan eta kalitate eskakizunetan begirada jarrita, Jorge Almeida jaunak, Tratamendu Termikoen departamenduko teknikaria INSERTEC enpresan, tratamendu termikoaren alorrean aplikatzen diren nazioarteko arauak partekatu ditu, baita helburu honekin erabiltzen diren labeak homologatzeko metodoak ere. Almeidaren hitzetan, “osagarriek kontrol, erregistro eta trazabilitate eskakizun zorrotzak eskatzen dituzte egin zaizkien tratamendu termikoei dagokienean. Horrek determinatzen du fabrikatutako produktuaren kalitatea eta, ondorioz, tratamendu-egileek pieza bakoitzaren kalitatea berretsi behar diete azken erabiltzaileei”.

Jardunaldiari itxiera emanez, FUCHS LUBRICANTES, SAU enpresan Oxidoaren Prebentzioan, Tratamendu Termikoetan eta Gainazalen tratamenduan espezialista den Josep Luis Merlok tenple fluidoetan lortu dituzten azken garapenak aurkeztu ditu, baita berauek erabiltzeko modu egokiak ere.

Josep Manuel Merlo, FUCHS LUBRICANTES S.A.U., TRATER DAY 2019 ekitaldiari itxiera eman zion aurkezpenean

Tratamendu Termikoen Forum Teknikoa, “Trater Day”

TRATER DAYren helburua da fabrikazio eta tratamendu termikoen alorreko profesionalentzako, teknikarientzako eta ikerlarientzako bilgune izatea teknologia hauen inguruko azken berrikuntzak partekatzeko (tenple teknologiak, gainazalen tratamenduak, karakterizazioa, neurketa, estaldurak…), baita osagarriak erabiltzen dituzten industrietako enpresa erreferenteentzako ere (automobilgintza, haize energia, balbulagintza, tren eraikuntza, aeronautika, galdaketa, gasa, petroleoa, makina erreminta e.a.).

Lan esparru teknikoa da bi urtero egiten dena eta industria metal-mekanikoaren hobekuntza konpetitiboa lortzea helburu duena.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?