Fonderia Especial S.A., Modelbages S.C.P., Matroquel S.L., CENIM eta IK4-Azterlan-ek, Ministerio de Ciencia e Innovación laguntzaile dutela INNPACTO 2010 programaren barruan (Expediente IPT-420000-2010-027), korrosio arazo kritikoak dituzten erabilera industrialei aurre egiten diete INNOXCAST proiektuan.
Balio erantsi handiko merkatuen eskakizunei erantzuten die INNOXCAST proiektuak, non aleazio aurreratuen (duplex eta superduplex) metalurgia menderatzea funtsezko lehiakortasun tresna den. Proiektu honek hornikuntza kate osoak merkatuan duen posiziomendua indartzen du eta konplexutasun handiko merkatu-hobietara zuzenduta dago. Produktu eta prozesu diseinu estrategi berrien garapenari esker, merkatu-hobi hauetara iritsi ahal da, korrosio erresistentzia handiko piezak eskainiz. Lortutako emaitzek errendimendu altuko produktuen eskaera hornitzea dute helburu, bereziki sektore kimiko, petrokimiko eta energetikoan. Ur tratamendu eta gatzgabetze instalazioak ere talde honetan sartuta egongo lirateke.
Proiektuaren puntu garrantzitsuetako bat bere zeharkakotasuna da, bertan metalurgia ezagutza, galdaketa eta mekanizatuko teknologiarekin osatzen baita.