• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Industria metal-mekanikoko profesionalek galdaketa osagarrien mekanizazioari buruzko ezagutza sakondu dute IK4-Azterlanen

FUCHS LUBRICANTES S.A.U. enpresako eta IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroko adituen parte hartzea izan du ekitaldiak, mekanizazio operazioetako fluidoen alorreko azken aurrerapenak partekatzeko.

 

Mekanizatu eta galdaketa alorreko profesional kopuru zabala bildu zen IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoaren egoitzan egin zen ekitaldi esanguratsu honen inguruan.

Lan agenda programa tekniko garrantzitsu baten inguruan antolatu zen, galdatutako osagarrien mekanizazioaren inguruan ezagutza partekatzeko eta mekanizazio operazioen inguruko erronka teknologiko eta ingurumenezkoei aurre egiteko mekanizatu fluidoen alorreko azken berrikuntzen berri emateko.

Material metalikoetan eta metalen transofrmazio prozesuetan espezialdutako zentro teknologiko bezala, IK4-AZTERLANeko ikerlari Mikel Lekandak eta Gorka Alonsok ezaugarri metalurgikoek mekanizazio baldintzengan duten eragina azaldu zieten bertaratutakoei.

Budinazko galdatutako piezen mekanizazioari eragiten dioten hainbat faktore errepasatu ostean, Alonso jaunak tentsio erresidualen kontrolerako estrategia aurreratuak aurkeztu zituen  neurketa metodo destruktibo eta ez destruktiboekin (X izpi difrakzio teknikak, hole drilling, tentsioekiko sentiberak diren ezaugarrietan oinarra dutenak, arrakalen zabalkundean eragina dutenak…) baita tentsioak gutxitzeko metodoak ere (mekanikoak, ez mekanikoak, elektromagnetikoak…).

Bere aldetik, FUCHS LUBRICANTES S.A.U. enpresako profesionalek, Jordi Penella (Mekanizazioko Product Manager), Mireia Borrás (Mecanizatuko produktu solubleen laborategiko burua) eta Arturo G. Casielles doktorea (Hidraulika eta Lubrikazioko Product Manager), mekanizazioko fluidoen garapenarekin lotutako aurrerapenak aurkeztu zizkieten bertaratutakoei: motak, konposizioak, berauen funtzio nagusiak… aukeraketa egokia egiteko gakoak identifikatzera arte.

Jordi Penella jaunak fluido hauen prestazioak eta kalitate maila ebaluatzeko sistema aurreratua partekatu zuen, enpresaren mekanizazio operazioen eta instalazioen ezagutzan oinarrituta sortutakoa. Horrez gain, erabilitako produktuaren ebaluazioa egiteko sistema aurkeztu zuen optimizatu nahi diren parametroetan enfasia jarrita (korrosioa, lubrikazioa, garbitasuna, bitsa, erresistentzia microbiologikoa, emultsioaren egonkortasuna…).

Begirada araudi eta ingurumen alorrean jarrita Mireia Borrás anderean araudi berria eman zuen ezagutzera eta zein formulazio estrategia jarraitu diren mekanizazio fluidoak egiteko. Borrás-ek fluido solubleen teknologia tradizionala aurkeztu zuen ondoren egungo araudiek (REACH, CLP, BPR) estrategiak egokitzera nola bultzatzen duten azaltzeko (produktuaren informazioa, etiketak, erabilera gomendioak, packaginga, hondakinen kudeaketa…).

Lan jardunaldiari bukaera emateko Casielles doktoreak aurkezpen teknikoa egin zuen zirkuito hidraulikoen fidagarritasunean eta efizientzian oinarrituta. Garapen berriek zirkuitu hauen efizientzia eta ezaugarri fisikoen hobekuntza nola eragiten duten erakutsi zuen, tartean, dentsitatea, (inkonprentsibilitatea), biskositatea edota eroangarritasuna.

Lan jardunaldi esanguratsua izan zen industri ehuneko profesional eta teknikarien parte hartze zabala izan zuena, beti ere, material mekanikoen mekanizazio operazio konplexuen inguruko ezagutza hobetzeko asmoarekin.

 

Casielles doktorea (FUCHS LUBRICANTES S.A.U.) eta Mikel Lekanda ikerlaria (IK4-AZTERLAN) jardunaldi teknikoko bi momentutan.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?